Warwickshire

Wikipedia, Entziklopedia askea

Warwickshire (baita Warks edo Warwicks) Ingalaterrako konderria da, herrialdeko erdialdean kokatutakoa, Erresuma Batuan. Hiriburua Warwick du.

Warwickshire konderriaren kokapena.

2004an hiri nagusiak Nuneaton (77.500 biz.), Rugby (62.700 biz.), Leamington (45.300 biz.) eta Bedworth (32.500 biz.) ziren.

Konderriko muinorik altuena Ebrington Hill da, 261 metrokoa.

Warwickshire Mercia antzinako erreinutik banatu zen XI. mendean.

Mugakideak

Warwickshirek mugakide hauek ditu: ipar-ekialdean West Midlands eta Staffordshire, hego-ekialdean Northamptonshire eta mendebaldean Worcestershire.

Barrutiak

Konderriaren barrutiak honako hauek dira:

  1. North Warwickshire
  2. Nuneaton and Bedworth
  3. Rugby
  4. Stratford-on-Avon
  5. Warwick

Pertsonaia ezagunak

Warwickshireko hirritar nagusien artean Strafford-upon-Avongo William Shakespeare, Nuneatongo George Eliot eta Ken Loach edo Sareholen txikitan bizi izandako J. R. R. Tolkien ditugu.

Kanpo Loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warwickshire Aldatu lotura Wikidatan