Buckinghamshire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buckinghamshire konderriaren kokapena.

Buckinghamshire (edo Bucks), Hego-ekialdeko Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Hiriburua Aylesbury du. 1.874 kilometro karratuko area du eta 2003an 693.675 biztanle zituen.

Lau barrutitan zatituta dago: Aylesbury Vale, Chiltern, South Bucks eta Wycombe. Konderri zeremonialean ere Milton Keynes barrutia dago.

Lekurik altuena Coombe Hill muinoa da, 267 metrokoa.

Buckinghamshire izena anglosaxoia da eta "Buccaren etxeko barrutia" esan nahi du.

Mugakideak [aldatu]

Mugakide hauek ditu: Oxfordshire mendebaldean, Northamptonshire iparraldean, Bedfordshire hego-ekialdean, Hertfordshire ekialdean, Berkshire hegoaldean eta Londres Handia hego-ekialdean.

Hiri nagusiak [aldatu]


Geografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.