Kornualles

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kornualles
Kornubia
Kernua

Cornwall (en), Kernow (kw)

Kornuallesko bandera
Bandera
Goiburua: Onan hag Oll (kornubieraz)
One and All (ingeleraz)
Bat eta Denak (euskaraz)
Ereserkia: Trelawney ("Mendebaldeko Gizonen Abestia")
Bro Goth Agan Tasow ("Gure Arbasoen Lur Maitea")
UK Cornwall.svg
Herrialdea Erresuma BatuaErresuma Batua
Hiriburua Truro
Eremua 3.563 km²
Biztanleria 531.600 (2007)
Dentsitatea 149 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa, kornubiera
Herritarra kornuallestar, kernuar
Zaindaria Saint Piran
http://www.cornwall.gov.uk/
Kornualleseko mapa

Kornualles, Kornubia edo Kernua (Kernow kornubieraz edo Cornwall ingelesez) Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldeko eskualdean dago.

3.547 km2-ko azalera dauka, eta 519.400 biztanle zituen 2005ean (146/km²). Truro da hiriburua (20.920 biztanle 2001ean).

Erresuma Batuko eskualderik behartsuenetakoa da, per capita errenta txikiena duena. Turismoak indar berezia du, klima epelari eta kostalde aberatsari esker.

Kernow herria jatorri zeltiarreko herrietako bat da. Bere baitan autonomia eta botere politiko handiagoa eskatzen duten taldeak daude, Mebyon Kernow eta Cornish Nationalist Party besteak beste. Hala ere, alderdirik indartsuena Britainia Handiko Alderdi Liberala da.

Kornualleseko hiri nagusiak hauek dira: Saint Austell-with-Fowey (Sen Ostell Fowydh) eta Camborne-Redruth (Kammbronn-Rysrudh), halere hiribildu historikoak beste honakoak dira: Penzance (Pennsans), Helston (Hellys), Launceston (Lannstefan), Falmouth (Aberfal), Liskeard (Lyskerrys), Newquay, Penryn (Pennrynn), Saint Ives (Porthia), Fowey (Fowydh), Saltash eta Lostwithiel (Lostwydhyel).


Eduki-taula

[aldatu] Hizkuntzak

Kornubiera da berezko hizkuntza historikoa, oso egoera gutxituan dagoena. Ingelesa da mintzaira nagusia azken mendeetan.

[aldatu] Banaketa administratiboa

CornwallScillyNumbered.png

  1. Penwith
  2. Kerrier
  3. Carrick
  4. Restormel
  5. Caradon
  6. North Cornwall
  7. Isles of Scilly

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak