Cumbria
| Cumbria Cumbria (en) |
|
|---|---|
![]() |
|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Carlisle |
| Biztanleria | 497.000 biztanle |
| Azalera | 6.768 km2 |
| Webgunea | |
Cumbria Ingalaterra ipar-mendebaldeko konderria da, Erresuma Batuan. Honako mugak ditu: mendebaldean Irlandako itsasoa eta ekialdean Peninoak. Hiriburua Carlisle du. 6.768 Kilometro karratutakoa da eta 489.829 biztanle ditu. Konderriko bigarren hiria Barrow-in-Furness da (71.980 biztanle).
Cumbriaren mugakideak Ingalaterrako Northumberland, Durham, North Yorkshire eta Lancashire eta Eskoziako Dumfries and Roxburgh, Ettrick eta Lauderdale luraldeak dira.
Sei barruti dauzka: Allerdale, Barrow-in-Furness, Carlisle, Copeland, Eden eta South Lakeland.
1974an Cumbria sortu zuten Cumberland eta Westmorland konderri tradizionalak batuz, eta Lancashireko Furness zatia eta Yorkshire zati bat gehituz. Hala ere, "Cumbria" izena eskualdeko izen tradizionala izan da.
Konderriko kultura tradizionala zelta da. Cumbriaren izena bera kunbrieraz dago eta Gales izena galeseraz Cymru oso gertua da. Cumbria Ingalaterrako lurralderik zeltenetariko bat da.
Cumbrian Lake District Parke Nazionala dago, Erresuma Batuko lekurik ederrenetariko bat estimatua. Cumbrian ere Scafell haitz-punta dago, 978 metrokoa eta Ingalaterrako mendirik altuena.
| Ingalaterrako konderriak | ||
|---|---|---|
|
Berkshire • Bristol • Buckinghamshire • Cambridgeshire • Cheshire • Cumbria • Derbyshire • Devon • Dorset • Durham • Ekialdeko Yorkshire • Ekialdeko Sussex • Essex • Gloucestershire • Kornualles • Londres Handia • Manchester Handia • Hampshire • Herefordshire • Hertfordshire • Wight uhartea • Kent • Lancashire • Leicestershire • Lincolnshire • Merseyside • Norfolk • Northamptonshire • Northumberland • Iparraldeko Yorkshire • Nottinghamshire • Oxfordshire • Rutland • Shropshire • Somerset • Hegoaldeko Yorkshire • Staffordshire • Suffolk • Surrey • Tyne eta Wear • Warwickshire • Mendebaldeko Midlands • Mendebaldeko Sussex • Mendebaldeko Yorkshire • Wiltshire • Worcestershire |
||
