Wikipedia:Txokoa/2006ko abendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zein lizentzia onartu?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei!

Azken aldi honetan Flickr webgunearekin flipatzen nabil. Bertan irudi pila bat agertzen dira, jendeak egina, eta horietako batzuk creative commons lizentzia pean argitaratzen dira. Nire lankide orrian ikusten baduzue, nik ere bertan batzuk argitaratu ditut. Beno, harira... gauza da irudi asko cc-by-nc lizentzia pean argitaratzen direla. Nik ere horrela egiten dut, baina gero nahi ditudan argazkiak commonsera ere igotzen ditut eta bertan horiei esklusiboki cc-by-sa jartzen diet. Gauza da commonsek ez duela onartzen nc irudiak, baina galdera da ea guk zein onartu behar dugun. Adibidez Gaztesareak argitaratzen dituen argazki guztiek lizentzia hori dute, eta herri askotako irudiak argitaratzen ditu, agian interesgarriak izan daitezkenak. Flickerren ere hainbat mendiren argazki politak ikusi ditut baina ezin ditut igo nc direlako... zer egin? Ideiarik?

-Theklan; (zer?) 03:09, 2 Abendua 2006 (UTC)

Nork aldatu ditu?[aldatu iturburu kodea]

Nork aldatu ditu Community portal eta Gaurkotasunera ezkerreko zutabean izenak? Edo nire ordenadorea bakarri da? -Theklan; (zer?) 20:51, 2 Abendua 2006 (UTC)

Nik ere zuk bezala ikusten dut, baina softwarearen arazoren bat behar du izan. Dagozkion kateak itzulita daude: MediaWiki:Portal eta MediaWiki:Currentevents. Arraroa da... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:55, 2 Abendua 2006 (UTC)
Askotan gertatzen da, baina denborarekin berriz ondo ipintzen da. Kabri, (erantzunak hemen) 20:18, 4 Abendua 2006 (UTC)

Irudiak igotzea[aldatu iturburu kodea]

Azken asteetan Wikipediako kideak euskarazko Wikipediara irudiak igo dituztela ikusi dut. Ez zen gomendatu irudiak Commonsera igotzea euskarazko Wikipediako serbidoreak gehiegi ez betetzeko? Etxeorratz, (erantzunak hemen) 15:25, 3 Abendua 2006 (UTC)

Bai ala da, hona igotzen diren irudi berriak ezabatu egiten dira. Kabri, (erantzunak hemen) 20:26, 4 Abendua 2006 (UTC)

Euskararen nazioarteko eguna... eta gehiago.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Justu pasa den astean bururatzen zitzaidan Euskararen Nazioarteko Egunarena... baina ez nuen ezer jarri. Hala ere uste dut Katalanezko Wikipedian bezala hainbat egun berezitan Wikipediako logoa dekoratu beharko genukela (Ikus hemen: [1]).

Nik uste ideia berdinarekin hainbat data garrantzitsu aipa daitezkela. Nire proposamenak honakoak dira:

  • Durangoko Azoka
  • Olentzero
  • Iturengo ihauteriak
  • San Juan suak
  • San Fermin
  • Gernikako urriko azken astelehena

Zer uste duzue? Ni prest nago diseinuak egiteko... baina ez ditut alferrik egingo gero!

Aio -Theklan; (zer?) 22:04, 3 Abendua 2006 (UTC)

Guztiz ados ideiarekin, baina Danborrada eguna jarri beharko litzateke baita ere nire ustez Istarí Imhotep 22:42, 3 Abendua 2006 (UTC)

Bai, proposatu egin behar dira egun edo ospakizunak (euskal herri osoan inportantzia dutenak, ez herriko festak adibidez). Gertatzen dena zera da, logoa aldatzeko aurrez eskatu behar da Metan, bertako administratzaileek egin dezaten, eta ez dute beti onartzen, eta gutxiago askotan izango bada. Urtean hiruzpalau aldiz aldatzearekin nahikoa da nire ustez. Adibidez, Aberri Egunean, Euskararen Egunean, Santa Agedan (euskal patroia), Olentzero. Gogoratu logoan, beti Wikipedia esaldia eta entziklopedia askea irten behar duela. Kabri, (erantzunak hemen) 20:25, 4 Abendua 2006 (UTC)

Ø letraren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Badakit euskarazko wikipedian azentuak eta ez ditugula erabiltzen izenburuetan. Hala ere bada letra bat (Ø), norvegieran erabiltzen dena eta ez dena O-rekiko baliokidea. Ö letra, adibidez, oe moduan idatzi beharko litzateke transliterazioa egiterakoan... eta horregatik ez dakit honekin zer egin beharko genuke. Alde batetik gure teklatuek ez dute letra hori, baina bestetik nahiko berezia da... ideiarik bai? Edo O moduan idazten dugu eta kitto? -Theklan; (zer?) 11:38, 11 Abendua 2006 (UTC)

Gaztelerazko eta alemanezko wikipedien arabera "oe" moduan idatz daiteke, eta nire ustez honela jarri beharko genuke izenburuetan. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 21:02, 11 Abendua 2006 (UTC)
Guk azentu bat bezala hartu beharko genuke: ó, ò edo ô bezala. Beraz, "o" arrunt bat bezala idatzi. ö, ô edo ò guk "o" arrunta bezala irakurtzen dugu. Kabri, (erantzunak hemen) 12:48, 13 Abendua 2006 (UTC)
Arrazoi duzu: alemanezko "ö"-a "o" bihurtzen badugu, era berean "Ø"-arekin, kasu bera da eta. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 18:32, 13 Abendua 2006 (UTC)
Agian une ona da Euskarazko Wikipediaren politika (berezi) horri buruz hitz egiteko. Zergatik ez dira artikulen izenetan euskaraz ez ditugun letra edo azentuak ipintzen? Logikoena da, artikuluen izenean zuzen idatzita agertzea, nahiz eta errazago aurkitzeko azentu/letra gabe birzuzenketa egitea. Frantsesez Ñ ez da existitzen, baina Oñati da artikuluaren izena, ez Onati. Orduan zergatik izan beharko luke Ostfold eta ez Østfold, letra desberdinak badira? Gauza bera gaztelaniazko Briançon eta ez Briancon (nahiz eta Ç ez egon) edo ingeleseko Jože Plečnik eta ez Joze Plecnic (nahiz eta ž eta č ez egon). Zergatik? Jatorrizko hizkuntzan horrela delako eta, garrantzitsuena, euskaraz ez duelako baliokiderik. --josugoni (hemen idatzi) 22:48, 13 Abendua 2006 (UTC)

Hezkuntza Softwarea kategoria berria[aldatu iturburu kodea]

Egunotan Moodle izeneko artikuluaren gainean aritu naiz lanean eta horren ildotik interesgarria iruditu zait Hezkuntza Softwarea kategoria sortzea. Horregatik zera galdetu nahi dizuet: zein da kategoria sortzeko modua? Nolatan egin nezake kategoria horretako artikulu nagusia? --Abel 10:39, 14 Abendua 2006 (UTC)


Listo! Lortu dut artikulu nagusia sortzea! Datozen egunetan hasiko naiz gai horretakoekin lanean. --Abel 10:11, 16 Abendua 2006 (UTC)

Euskara Erkide Batua-ren propaganda Euskal Wikipedian.[aldatu iturburu kodea]

Gaur bertan egin naiz euskal wikipediaren kide, orain adieraziko dudana erremediatzen saiatzeko.

Euskara Erkide Batua, Euskara Batu alternatibo bat proposatzen duen talde bat da, Euskara Batu ofizialarekin zerikusirik ez duena, eta gainera artifizialtasuna ezaugarri nagusi duena. Ortografia berri bat proposatzen dute eta sekulako aldaketa gramatikalak.

Arazoa da Josu Lavin izeneko wikipedialaria proiektu horren atzean dagoela, eta euskal wikipedia bere hobby-aren propaganda egiteko erabiltzen ari dela. Problema ez da hor bukatzen, gauzarik larriena artikuluetan bere web orrialdetara bidaltzen duten loturak jartzen dituela da, Euskara ofizialaren aldakuntza bat dela ohartarazi gabe.

Adibide moduan kendu berri ditudan bi lotura hauek jartzen ditut:


-Euskararen artikuluan hiztegi hau zegoen: Dictionario Vasconico

Begirada bat eman iezaiozue eta ikusiko duzue Euskara "normalarekin" zerikusirik ez duela.


-Euskara Batuaren artikuluan bere webguneari lotura zegoen: Euskara Erkide Batua


Nire ustez hau oso larria da, jendea nahasteaz gainera, euskara ikasleren bat zuzen ez dauden gauzak ikastera bultzatu dezakeelako...


Ez dakit wikipediarekin erlazioa duen, baina euskara.wikispaces.com orrialdea ere tipo hauena da, eta helbidean Euskara hitza izateak jendea nahastu dezake.

Hala balitz, nahiko kezkagarria litzateke, wikipediaren politikak direla eta. Bestalde, zilegi iruditzen zait baita Josu Lavin lankideak hemen bere bertsioa azaltzea. Bertsio hauek alderatuta, ikusiko da gero ze neurri hartuko diren (hartu behar baldin badira)--Janfri; idatzi lasai 22:11, 30 Abendua 2006 (UTC)


Eguneraketa:

Josu Lavinen erantzuna nik ezabatutako loturak bi artikuluei berripintzea izan da, eta bai artikuluen eztabaida orrietan bai erabiltzaile batzuen eztabaida orrietan bere ekintza justifikatzen saiatu da. Nik loturak berriro kendu dizkiot, eta eztabaida orrietan jasotako kritikak irakurri ondoren dirudi momentuz ez dituela berriro jartzeko asmorik.

Geroago Euskara Erkide Batua izeneko artikulu bat idatzi du, zein hizkuntz aldetik guztiz okerra izateaz gainera, bere eztabaida orrian adierazi dudan bezala, wikipedian egoteko zilegitasuna oso zalantzakorra da.

Artikulu horrek wikipedian egon behar den edo ez erabakitzeko bozketa bat egitea proposatu dut. Enbor 22:21, 30 Abendua 2006 (UTC)

Euskara Erkide Batua zer den blogean ikusten da ongienik.
Euskara Erkide Batua' euskara osoa da denbora eta leku guztietakoa. Bere barruan euskalki guztiak hartzen ditu, Euskaltzaindiaren Euskara Batua barne.
Aldaketa gramatikalak? Zeintzu?
Ortografia berri bat?
Ondoko estekan dagoen hiztegiak:
- Dictionario Vasconico
ez daukala euskara "normalarekin" zerikusirik? Euskaltzaindiaren arauerako hiztegia da eta! Gertatzen dena da "m" letra askotan desagertu dela sistema batetik bestera aldatzerakoan. Hiztegi hau eu.wiktionary.org lekuan zegoen eta orain romanica.wikia.com-en!
Zeintzu gauza ez daude zuzen nire blogean? Nire bloga Euskara Erkide Batuari buruzkoa da!
Leku hau euskara.wikispaces.com tipo hauena da bai: PAIDEIA Hezkuntzaren Euskal Akademia.
Janfri, zer esan nahi duzu "bertsio" hitzaz? Nire iritzia emateko?
Geroak erranen! Josu Lavin (eztabaida · ekarpenak)
Hori da, bakoitzak bere ikuspegia azaltzea zen esan nahi nuena Janfri; idatzi lasai 12:20, 31 Abendua 2006 (UTC)
Mesede bat eskatu behar dizut: zure mezuak idatzi ondoren sinatu bukaeran. Horretarako -~~~~ jarri behar duzu. Ez da oso zaila eta errezten du irakurketa. Gainera : jarri behar da mailaketa eta erantzunak direla argi ikusteko. Ados?
Orain harira. Zure artikuluaren edukia hoberen ikusten bada zure blogean, orduan argi dago ez dela artikulu entziklpediko bat, asmakizun bat da. Nik artikulu bat idatzi dezaket coca-colaren inguruan eta bakarrik jarri: "Coca-cola gauza beltz bat da, kristal baten barruan eta jende askok izan ohi du batzuetan". Eta ondoren kanpo loturak jarri eta "http://www.coca-cola.com" jarri. Orduan jendeak galdetzen badu zer demontre den coca-cola, ez dela argi geratzen artikuluan nire erantzunak ezin du izan "webgunean oso argi azaltzen da zer den" eta kitto. Hau entziklopedia bat da, ez loturen zerrenda bat.
Bide batez, ez da egia zure blogean ongi ulertzen denik zer den euskara erkide batua. Are eta gehiago, uste nuen zure artikulua irakurrita talde baten ekimena zela euskara batua aldatzeko, baina ez, antza euskara ikasteko kurtsoak ematen dituen pertsona bat da, baina euskara ikasteko aurrez euskara batua jakin behar duzu, kurtsoa euskaraz baitago. Gainera irakasten den euskara ez da benetakoa, baizik eta v eta qu dituen euskara bat. Benetan, honek ez dio inori lagunduko euskara ikasten, baizik eta joko bat egiten bere denbora pasatzeko. -Theklan; (zer?) 14:28, 31 Abendua 2006 (UTC)


2. Eguneraketa:

Kabrik Euskara Erkide Batua‎ri buruzko artikulua ezabatu du eta Josu Lavinek Euskara eta Euskara Batuari buruzko artikuluetan bere blogari bidaltzen duten loturak berrio ipini ditu. Nik lotura horiek berriz ere ezabatu ditut, eta Eztabaida:Euskara Erkide Batuan dagoen eztabaidan Josu Lavini honen zergatia ulertarazten saiatu nahiz. Segidan, erabiltzaile anonimo giza Euskara Batuari buruzko artikuluan berriro ere bere blogari lotura jarri du, eta Euskararen artikuluan bere benetako izena erabiliz berdina egin du, nik berriz ere ezabatu dizkiot.

Egoera honetara heldurik, nik uste dut Josu Lavinen kontua blokeatu beharko litzatekeela. Eta Josu Lavin berak beste ezizen bat erabiltzen duela aitortu duenez (ez dakit hau wikipediaren arauen kontra doan ala ez), bigarren kontu hau bilatu (IPak konparatuz) eta hau ere blokeatu beharko litzatekeela uste dut, erabiltzaile honek bandalismo ekintzak egiten ari delako behin eta berriz.

Bestalde, Kabriri bere ekintzen azalpena ematea ere gomendatuko nioke, dagoeneko tipo honen artikulu bat eta euskarako hiztegia ezabatu baititu, eta naiz eta ezabaketa horiekin guztiz ados nagoen, uste dut ez legokeela gaizki beste erabiltzaileoi egiten duenari buruz jakinaraztea.--Enbor 15:22, 31 Abendua 2006 (UTC)

Guztiz ados biekin. -Theklan; (zer?) 15:26, 31 Abendua 2006 (UTC)

Iritzi bat:

Geratu naiz gogoarekin irakurtzeko Josu Lavinek Euskara Erkide Batuari buruz idatzi artikulua, zeren ezabatu baituzue eta horrela ezinezkoa zait neure iritzia ematea haren ulergarritasunaren gainean.

Ulertzen dut zuen erabakia ezen Wikipedian idatzi behar dela Euskatzaindiaren arauak betez, nahiz eta, egia esan, hemengo artikuluetan ikusten dudan euskara moldeak maiz txiza egiten duen arau horien gainean. Eta ulergarritasunari buruz, zertarako esan ezer.

Baina tira, idatz dezagun euskara batuaz, zeina ez baita oso diferente Euskara Erkide Batuaren aldean, salbu bitxikeria ortografiko batzuk, hitzen ordena askeago bat, eta beste kontutxo batzuk; ezer ez berririk eta euskara idatziaren historian erabili izan ez denik.

Dena den, onarturik ere Euskara Batuan idatzi behar dela (espainolen araberako euskara batua, inondik, hemen erabiltzen dena), zer bekatu dago idaztean artikulu bat non ematen baita proiektu bati buruzko informazioa, proposamen batzuen aditzea eta haren bultzatzaileen arrazoien berri, hala nola areagoko informaziora zuzendutako esteka batzuk? Entzute internazionala izan behar al du Wikipedian onartua izateko? Preseski, entziklopedia batek informazioa ematen du, eta bidezkoa da erabiltzailei informazio guztia ematea, ezer ez zentsuratzea, entziklopediaren gutxieneko arauak betetzen badira.

Beraz, nire ustez, artikulu horrek badu hemen egoteko eskubidea, betiere minimo batzuk betetzen dituela:

-Euskara Batuan idatzi behar da.

-Agertzen duen gaiari buruzko informazio ahalik eta osoena eman behar du (ez hasieratik, halere, zeren Wikipedian, eta areago euskarazkoan, milaka artikulu baitaude paragrafo batez osatuak, osatzear direlako etiketa itsatsita daramatenak.

-Gai polemikoa denez gero, argi utzi behar du Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren alternativa gisa proposatzen den eredua dela, explikaturik zergatik eta abar.

-Gai honi buruzko estekak izango ditu, aurretiaz dakigularik zer euskara molde jorratzen duten orrietara garamatzaten. Hori dela eta, ez dut egoki ikusten esteka horiek, baldin Euskara Erkide Batuarekin zerikusirik badute, Euskara Batuaren orrian kokatzea. Bai ikusten dut egoki Euskararen nahiz Euskara Batuaren orrietan aipatzea ezen proiektu bat dagoela zeinak..., eta haren orrirako lotura bat jartzea.

Ba al datoz irizpide hauek Wikipediaren politikarekin? Gilentxo (eztabaida · ekarpenak)

Beno, maila batean bai, nire ustez. Baina idatzitako artikuluak ez zuen hori betetzen eta Josu Lavinek behin baino gehiagotan esan du Euskara Erkide Batua zer zen argi zegoela bere blogean. Hau da, publizitatea zela. Hala ere eta zirriborroen kontura. Milaka artikulu dira zirriborro bat baino ez direnak, baina informazio minimoa ematen dute (Astigarraga Gipuzkoako udalerri bat da). Horrek informazio nahikoa du nahiz eta oso minimoa izan. Baina EEBren artikuluak ez zuen harremanik.
Bigarrenik, Josu Lavinen blogkide zarela ikusi dut eta berarekin batera PAIDEIA Euskal Hezkuntzaren Akademiako kide zarela ikusi dut. Orrialde honetan EEB Blogean proposatzen den berdina egiten da, bide batez. -Theklan; (zer?) 18:17, 31 Abendua 2006 (UTC)


Arazoa ez da hain sinplea. Alde batetik Josu Lavin jendea engainatzen ari delako:
Berak sortu duen eta berak bakarrik ezagutzen duen Euskara bat ikastera jendea bultzatzen saiatzen ari da, Euskarari buruzko artikuluetan bere orrialdeetara loturak behin eta berriro jarriz, hor aurkituko duzuna Euskara dela zineztaraziz.
Hau oso larria da, imagina ezazu Alemaniera ikastea erabakitzen duzula, eta kasualitez, bere kabuz eta balio ofizial gabeko hizkuntza honen erreforma bat egin duen tipo baten materialera ailegatzen zarela. Pentsa zelako aurpegia geratuko zaizun ikasi duzuna ezertarako balio ez duela jabetzen zarenean...
Gainera, EEB, ez da 6 lagunen arteko blog bat baizik. Gaur niri nire lagun Kuadrillarekin Japoniera alfabeto latinoaz idatziko duen erreforma bat sortzea bururatzen bazait, ez dut uste hori wikipedian agertu behar denik, entziklopedia honen politiketan argi esaten denez, wikipedia ez delako ez ideia berrien argitaratzailea ez pulpitu bat.
PD: Hau idazten nengoen bitartean Josu Lavinen Kuadrillakoa zarela ikusi dut (eskerrik asko Theklan), beraz nola esan dezakezu jartzen zuena irakurri nahi duzula iritzi bat izateko? Umeak bezala portzea EEB/PAIDEIAn sartzeko baldintza al da?--Enbor 18:33, 31 Abendua 2006 (UTC)

Bat: argi dago Euskara Erkide Batuari buruzko (aurrerantzean EEB) artikulu batek argi azaldu behar lukeela euskara proposamen hori zer den eta zergatik. Ados nago jendeai zintzoki jakinarazi behar zaiola hori ez dela euskara ofiziala.

Bi: nik ezin izan dut artikulu hori irakurri, zuek (edo zuetako batek) ezabatua izan delako. Ez dut ideiarik ere zer esaten zuen, beraz ezin dut iritzi bat eduki horretaz. Hori zaila al da ulertzeko? Enborrentzat dirudienez bai eta, gainera, errespetu faltatik aski hurbil ibiltzen da bere adierazpen batzuekin. Kontuz ibili mesedez.

Hiru: EEB errealitate bat da, sortu berria bai, baina dagoeneko oinarri batzuk finkatuta dituena. Etorkizunean segitzeko asmoa duen langintza bat da, eta haren helburuetako bat da euskara batuaren eredu zabalduenak dituen muga batzuk mahaigaineratzea eta agerian jartzea, berez euskararenak ez diren limitazioak. Akuilu bat da. Gainera ez du etekin ekonomikorik izateko asmorik, kultura da. Ez dut ulertzen zergatik Wikipediak ezin duen horren berri eman. Disidenteak badaude lege finkatuarekiko, jendeari jakinarazi behar zaio, nahiz eta lau katu izan (zortzi katu besterik ez garen euskal munduan).

Lau: Nik EEB proiektuan interesatua nago eta haren alde egiten dut zeren euskara batuak dituen akats nabarmen batzuk hobetzen baititu, berrikeriarik egin gabe, euskaraz ehunka urtez idatzi dutenen ereduari jarraiki. Gainera, badakit Josu Lavin berezia dela bere portaeran (dagoeneko "egozentriko" edo deitu duzue), baina dudarik gabe hark daki zuek zuen bizitza osoan jakingo duzuen baino askoz euskara gehiago. Alde horretatik ez duzue inolako autoritaterik ez eskubiderik bere lana maiseatzeko eta hartaz trufatzeko, haren hiztegia (euskara batuan) ezabatzerakoan norbaitek egin duen bezala. Gilentxo (eztabaida · ekarpenak)

Ikusi dut hiztegia orain dagoen lekuan eta hori ez da eu.wiktionary.org helbidean agertu beharko litzatekeen hiztegi mota, baizik eta euskara-gaztelera hiztegi bat. Wiktionary hitzen definizioa agertzen da, ez bere itzulpena soilik. Kabrik azaldu beharko luke baina suposatzen dut hori dela ezabatzearen arrazoia.
Bestetik, artikulua ez da ezabatu proposatzen duena ez zaigulako gustatzen. Nik hasieratik esan dut Euskara Batua artikuluan kritika atal bat ireki eta erakustea zeintzuk diren kritika horiek, edo nahi izanez gero EEB izeneko artikulu hori ireki eta bertan jarri zergatik egiten zaion kritika eta zeintzuk diren proposaturiko berrikuntzak. Hori baino zozoloagoak diren artikulu mordoa dago Wikipedian. Forma kontu bat baino ez zen. Irakurri aurrez esandako gauza asko eta ikusiko duzu errepikatzen ari garela.
Josu Lavin delakoari buruzko zenbait gauza irakurtzen egon naiz eta beno...hobe ez dut ezer esango. Euskara batuaren akatsei buruz...edukiko ditu ziurrenik batzuk baina Mitxelenaren segitzaile sutsua nauzue (lehenik batua bakarrik ezagutzen baitut) eta horiek zuzentzeko nire aburuz badugu akademia bat eta batekin egia esan nahiko dugu, ezta?. Gainera pseudo-akademiak sortzen hasten baldin badira nik uste euskarari on gutxi egingo diogula, baina iritzi bat besterik ez da. Argi eta garbi esango dut, nire ustez ez luke wikipedian egon behar, agian aipamen bat euskara batuari eginiko kritiketan baina besterik ez. Proiektua ez dago hedatua, oso jende gutxik jarraitzen du, komunikabide tradizionalek ez dute horri buruz ezer jaso, laburbilduz ez du entzutetsu nahikoa. Oraingoz proiektu marginaltzat har dezakegu. Euskaltzaindiak gaiari buruzko mezu bat bidaltzen duenean edo komunikabideek proiektu hau jasotzen dutenean hitz egingo dugu, bitartean publizitatea egitea izango litzatekeela uste dut eta hori ez da wikipediaren helburua.
Gilentxorren laugarren puntuari erantzunez, lehenik esan nahiko nuke espero dudala Josu Lavin delakoaren "euskarari buruzko ezagutza maila" gainditzea, euskal filologia ikasi nahi baitut. Bigarrenik Josu Lavinek nahi duen autoritate eta ezagumen maila eduki dezake eta hala ere bere lana kritikatzeko eskubide guztia eduki dezaket o dezakegu (bere hiztegia deuseztatzeko ez, hori argi dago, baina zein hiztegitaz ari zarete? begiratzen egon naiz eta ez dut hiztegi ezabaturik aurkitu); bakoitzak bere iritzia esateko eskubide guztiak baititu eta Euskaltzaindia kritikatzen dudan hein berdinean pseudo-akademia hori kritikatu dut, eta bost axola esaten duzunaz. Kritikatzea eskubide bat da eta gainera wikipedia kritikoa izan behar du. Wikipediaren artikuluen kalitateaz ere idatzi du gizon (edo emakume) honek, ez dituzu gogoko? ba hasi laguntzen euskerak wikipedia dexente bat eduki dezan eta ez nahastu jendea proposamen marginalekin; nahikoa du euskarak berearekin orain zuek adarrak jotzen hasteko, zuek baino prestatuago dauden euskaltzaleak baditugu euskaltzaindian, utziezue lan egiten eta akatsak konpotzen eta ez hasi disidente moduan jokatzen. Falta zitzaiguna! ez du miloi bat hiztun edukiko gure hizkuntza gaixuak eta dagoeneko pseudo akademiak eta disidentziekin hasiak gara...Istarí Imhotep 12:52, 1 Urtarrila 2007 (UTC)


Gilentxok esandakoari erantzuna:

1- Hori ez da Josu Lavinek egiten ari dena, jendea engainatzen ari da.

2- Artikulu horretan jartzen zuena, horrialde honen euskara.wikispaces.com orrialde nagusian jartzen duen berdin berdina da, horregatik pentsatu dut zuk zer jartzen zuen zenekiela, horrela ez bada parka iezadazu horrela hitz egin izana, baina ulertuko duzu dagoeneko kokoteraino nagoela Josu Lavinen eta EEB-ren arazo honekin.

3- Wikipedia ez da idea berriak argitaratzeko lekua, noizbait EBB zerbait izatera heltzen bada hemen agertzea ongi irudituko litzaidake, baina momentuz lagun Kuadrilla bat besterik ez da.

4- Josu Lavin berezia dela diozu, baina nik are gehiago esango nuke, azkenengo hiru egunotan Josu Lavinek argi utzi digu iruzurtia, egozentrikoa, desinformatzailea, eta niretzako gordeko ditudan beste zenbait adjektibo asko dela. Tipo honen kontua lehen bai lehen blokeatzea izango litzateke guztiontzat honena. Azkenik ez dakit zertan oinarritzen zaren guk gure bizitza osoan jakingo dugun baino askoz euskara gehiago dakiela esateko, ez baitakizu norekin hitz egiten ari zaren.--Enbor 17:04, 1 Urtarrila 2007 (UTC)

1) KABRI zarauztarrak neuk urteetan egindako lana ez luke ezabatu behar izan eu.wiktionary.org lekutik. Gutxienez avisatu behar izan lidake, baina ez du honelakorik egin.
2) EUSKARA artikuluan nik ipinitako esteka, zeinek nire blogera baitzeraman, oso egokia zen, zeren nire blogean EUSKARA OSOAren gramatika osoa izango baita.
3) Nire blogean edozeinek galde dezake nahi dezana.
4) Euskara Batuarekin bat ez datorren guztia jakinarazten da betiere.
5) Euskaltzaindiaren Euskara Batua ez da euskara osoa. Euskara Erkide Batua, aldiz, bai. Euskara Erkide Batuaren sinonimoak EUSKARA eta EUSKARA OSOA dira.
6) Euskara Erkide Batuan dauden elementu artifizial bakarrak Euskara Batuan erabiltzen direnak dira. Euskaltzaindiaren Euskara Batua' Euskara Erkide Batuaren parte selektivo bat besterik ez da, batez ere irakaskuntzan eta administrazioan erabiltzekoa.
7) Josu Lavin tipo berezia da oso, neuk gehien maite dudan tipo egozentrikoa.
8) Josu Lavin minduta dago KABRIren portaeraz.
9) Josu Lavinek ez du hemen gehiago idatzi nahi, zeren bere bloga deskuidatzen baitu eta despistatzen baita.
10) Euskara Erkide Batuak ez du inolako propagandarik behar, zeren euskaldunek idazten eta hitzegiten duten euskara bera baita.
Adeitsuki Josu Lavin 2007 Urtarrilak 2
Hala ba! Zu zure blogean sekulako lana egitera eta besteok hemen ahal duguna euskararen partetxo batean idaztera. Aio majo! -Theklan; (zer?) 18:40, 2 Urtarrila 2007 (UTC)
Noiz bukatuko da hau? Istarí Imhotep 18:46, 2 Urtarrila 2007 (UTC)