Wikipedia:Txokoa/2007ko maiatza

Orri hau babestua dago, administratzaileek soilik alda dezakete. Wikipedia honetako administratzailea ez bazara eta aldaketarik egin behar zaiola uste baduzu, proposa ezazu eztabaida orrian.
Wikipedia, Entziklopedia askea


2007 urteko maiatzean Txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Kategorietan pertsona izenak abizenaren arabera

Kaixo: Orain dela zenbait aste Begoña Erraztiri buruzko artikulua idatzi eta Eusko Alkartasuna kategorian sartu nuen. Kontua zera da; gainera izenak abizenaren arabera daude, justu hori izan ezik (E atalean egon beharrean B atalean dago). Norbaitek badaki hori zergatik den? Bateren batek konpontzen badaki egin dezala. Eskerrik asko. Xabier erantzun hemen

Horretarako [[Kategoria:Eusko Alkartasuna|Errazti, Begoña]] jarri behar duzu kategoria zehazterakoan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:16, 9 Maiatza 2007 (UTC)

Ezin ditut argazkiak jarri!!!!!! Laguntza!!!!!

Ez dakitnola igo argazkiak nire artikulura????

Lagundu mesedez!!!!!!!!!!!!!!!!!

Gaztelerazko wikipediatik kopiatu duzu argazkiaren kodea, eta gaztelerazko kodea ez du euskarazko wikipediak ulertzen. Hurrengo kodea: [[Imagen:X]] hurrengoagatik aldatzearekin nahikoa da: [[Irudi:X]] Izan ongi. Kabri, (erantzunak hemen) 12:57, 16 Maiatza 2007 (UTC)

Lankide berria

Iepa! Gaur lankide berri batek izena eman du. Honarte ongi baina izena honako hau da: Lankide:xxxxx hat einen grossen, dreckigen Schwanz!‎. Honen itzulpena honelakoa izango litzateke: "Lankide:xxxxx-ek zakil handi, luze eta zikina du". Izen "originala" baina, antza denez, kontu hau behin erabiliko du tipoak. Hala ere alemanez dago baina ez dakit zer deritzozuen. Neregatik betirako blokeatuko nuen. Kabri, (erantzunak hemen) 16:14, 17 Maiatza 2007 (UTC)

Iepa! Ni ere blokeatzearen alde nago. Gainera, tipo hori ez da aritu orain dela egun batzuk lankide batzuek orria bandalizatzen? --Orereta (erantzunak) 18:38, 17 Maiatza 2007 (UTC)

Hi Kabri and Orereta, sorry, I don't speak this language. Could you please block [1] and delete both user and user_talk pages? They show up on Google when they exist. "H.K." his is the real name of a german sysop seewolf combined with sexual offense (schwanz = penis). Such kind of vandalism attacks - creating accounts including other users' real names - happened on several other projects before. Thanks a lot. - 16:10, 26 Maiatza 2007 (UTC)

La Marató Viquipèdia

Katalanezko Wikipediak Wikipedia Maratoia (La Marató Viquipèdia) antolatu du Generalitateko Hezkuntza Sailaren laguntzaz, Katalunia osoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietara bideratua. Ekimen honen helburuen artean, ikasle guztiei katalanezko Wikipedia ezagutzera eman, ikasleei artikuluak sortu eta aldatzera animatu, hezkuntza-zentroetan interneten erabilera sustatzea eta katalanezko Wikipediak, 2007an, 100.000 artikuluetara iristea daude.

Kabri, (erantzunak hemen) 17:48, 20 Maiatza 2007 (UTC)

Argazkiak jarri guran baina asmatu ez

Bi argazki jarri gura ditugu. Biak igota daude WIKIMEDIAN eta bere helbideak ondoko hauek dira: http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/3/3f/Geoplano1.JPG http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/e/e1/Geoplano2.jpg Arazoa zera da: Nola jar ditzakegu gure testuan? [[2]] MaiAne 09:08, 23 Maiatza 2007 (UTC)

Hurrengo kodeak jarri besterik ez dituzue:

Lehenengo argazkiarentzat: [[Irudi:Geoplano1.JPG|200px|thumb|right|''Eta hemen deskribapena'']] Bigarrengoarenarentzat: [[Irudi:Geoplano2.jpg|200px|thumb|right|''Eta hemen deskribapena'']]

"200px" argazkiaren tamaina da, handiagoa edo txikiagoa ipini dezakezue nahi duzuen zenbakiarekin, pixeletan dago. Hala ere, gogoratu argazki guztiei lizentzia bat ipini behar diozuela, zuek ateratakoa bada edo webgune batettik hartu baduzu. Kabri, (erantzunak hemen) 14:32, 23 Maiatza 2007 (UTC)

Hizkuntzak gora eta behera...

Ea laguntzen didazuen arazo batekin. Artikuluren bat idatzi ostean, nola jartzen dira zein hizkuntzatan dagoen artikulu bera? Niri bururatu zitzaidan gaztelerazko ala ingeleserako bertsiotatik kodeak kopiatu eta nire artikuluan itsatsi. Hau zuzena ote? Bestalde, gaztelerazkoa al ingeleseranzko bertsioetan nola jakingo dute nik euskaraz artikulu bera dudala (hain zuzen, euren bertsioetan ere euskarazkoarekiko lotura agertzeko.Txomin 12:48, 26 Maiatza 2007 (UTC)

Besteok horrela egiten dugu, ingeleseko artikulura joan eta kodeak kopiatu, gero ingelesekoa ahaztu gabe! Batzuetan, Euskal Herriko gaiei buruzko artikuluetan batez ere, gaztelaniaz edo frentsesez ere begiratu behar da (gutxi batzuetan katalanez) bertan artikulua egon daitekelako. Beste hizkuntzetan euskarazko lotura agertzeko, nik gehienetan ingelesekoan ipintzen dut bakarrik (gogotsu banabil gaztelaniakoan eta frentesekoan ere bai), gero bot batek gainerakoak ipintzen omen dituelako. Baina, horri buruz, nik baino gehiago TXiKik dakiela uste dut... Ongi izan eta galdetu lasai. --josugoni (erantzun hemen) 15:20, 26 Maiatza 2007 (UTC)