Wikipedia:Txokoa/2008ko ekaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikimedia atal ez ofizial eta ez serioa egiteko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Hartu arnasa, nahiko luzea izango baita hau.

Espainarrak Espainiako Wikimedia atala sortzen ari dira, wikimedia fundazioaren baloreak zabaltzeko hainbat ekintzaren bitartez (hitzaldiak, tailerrak, iaz Zientzia Astean egon zen lehiaketaren modukoen antolakuntzan lagundu...). Zerbaitengatik ez gaituzte abisatu nahi izan eta ez naiz horretan sartuko. Nik hemen beste zerbait proposatu nahiko nuke:

Wikimedia Fundazioko atala izateak suposatzen duen lana eta konpromisoa dela eta Euskal Herria estatua ez izateak suposatzen dituen zailtasunak kontuan izanda eta hizkuntza bateko atala jartzeko ezintasuna dela-eta, proposatzen dudana hemen, euskarazko wikipedian (euskaraz dagoen proiektu sendo eta ezagunena delako, ez besterik) horrelako gauzak (hitzaldi, tailer, txapelketa...) antolatzeko atala jartzea (Aldaketa Berriak, Ausazko orria eta hori dagoen lekuan), laguntzeko prest egongo ginatekeen lankide eta pertsonen zerrenda batekin. Era honetan horrelako zerbait antolatu nahiko lukeen pertsonak errazago luke nora jo laguntza edota aholku eske.

Agian norbaitek galdetuko du ea zergatik ez dudan Espainiako Wikimediaren barruan egin nahi horrelakorik, bertako makinaria erabilita. Honatx nire arrazoiak:

  • Wikimedia Espainia izateak, batez ere, hizkuntza nagusia den gaztelerari egingo die mesede (zein izango da bertako lanerako hizkuntza? antolaturiko gauzak zein hizkuntzatan egingo lirateke?), hizkuntza gutxituak bigarren plano batean lotuko liratekeelarik. Nik jakintza euskaldunaren alde egiteko zerbait nahi dut, euskara bultzatuko lukeena sarean, euskarazko wiki proiektu desberdinen bidez. Espainiako Wikimedia ez dut tresna egoki bezala ikusten horretarako.
  • Espainiako Wikimedia elkarte legala da (Wikimediako atal guztien antzera), ofiziala. Horrek suposatzen duen abantaila eta desabantailekin. Nik neuk desabantaila gehiago ikusten ditut bertan, abantailak baino. Nahiago nuke hau, baturiko pertsona talde modura ikustea, autogestionatu eta loturarik gabea litzatekeena, elkarte ofiziala baino.

Joder, zelako txapa... Zer deritzozue guzti honi buruz? --Janfri; bai esan? 12:52, 3 Ekaina 2008 (UTC)

Ongi iruditze zait, baina ni urrutirago joango naiz: bozketa (edo erreferenduma) proposatzen dut euskal wikilarion artean ea euskal wikipediak Espainiako Wikimedian parte hartuko duen edo ordezkatuta egongo den ala ez zehazteko. Bide batez, euskal wikipediako lankide batek Espainiako Wikimedian parte hartzea erabakitzen badu, ez dezala lan egin (ala bai) euskal wikipediaren izenez, baizik eta gaztelerazkoaren izenez. Laburbilduta, katalanek (batzuk) badirudi Espainiako Wikimedia elkarte berrian parte hartu nahi dutela, guk bai ala ez? Ondo iruditzen bazaizue, dagokion bozketa egingo dugu Kabri, (erantzunak hemen) 15:01, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Are eta gehiago. Asteburu honetan Nazio Plaza izango da eta bertan hiru auzolan adibide hartu dira, horietako bat Wikipedia bera da. Bertan proposa daiteke Nazio Eztabaidagunearen bitartez ea aukerarik egongo litzatekeen etorkizunean Wikimedia fundazio bat sortzeko... hala ere JanfriKabriren ideiarekin bat. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:07, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Kabri, uste dut Wikimedia Espainian wikilari indibidualek hartzen dutela parte, ez proiektuek, beraz ez dut uste inori eragotzi dakiokeenik euskarazko wikipediako lankidea bakarrik izanda bertan parte hartzera. Hori bai, titulu pertsonalera egiten duela argi izanda eta inolako komunitaterik ez dutela ordezkatzen. Bozkatu daitekeen bakarra nire ustez da ea komunitate oso modura babesik ematen diogun edo ez.
Theklan, egia esan ez dut gustuko Nazio Eztabaidagunea erdian sartzea behar ez denean, ni zerbait desantolatu eta informala eratzearen alde nago, ez ezer instituzionalik. Lehenengo jartzea atalen bat jendeak nahi duenerako laguntza izateko eta gero gerokoak. Primeran iruditzen zait Nazio Plazak auzolan eredu modura gu aitatu izana, baina neutraltasuna mantendu beharko genukeela uste dut alor horretan eta ahalik eta gehien kanpoko elkarte, herri mugimendu, alderdi politiko, instituzio...-etako eragina minimizatu.--Janfri; bai esan? 15:33, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Ondo! Ideia bat baino ez zen... baina hainbat gauza lotzeko erabilgarria izan daiteke, adibidez fundazio bat sortu beharko balitz edo... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:20, 3 Ekaina 2008 (UTC)


Hola. No sé si es el mejor lugar para colgar esto en relación a alguna confusión sobre Wikimedia España. Ni es.wikipedia ni ningún otro proyecto WM van a 'pertenecer' a WM-españa, los anuncios se hicieron para avisar a los colaboradores a título personal. WM-es no englobará proyectos WM, sino que servirá simplemente de contacto para WMF en España, para asuntos legales, mayormente. Es por tanto una asociación independiente de los proyectos WM para hacerle la vida más facil a WMFoundation. Es ésta quien pide, en principio, la formación de una asociación por estado. En el link anterior encontrareis más información sobre los 'chapters' que ha solicitado Wikimedia. La votación que habeis hecho muestra que la iniciativa ha llegado a eu.wp a pesar de que ninguno de los que estamos metidos hemos sabido anunciarlo a tiempo, quien quiera participar ya sabe. salud. gaianauta 193.144.102.66 17:35, 17 Ekaina 2008 (UTC)

Egia esan nire ustez euskal wikipediak bere Wikimediako berezko Atalburua izan beharko luke, gainera kontuan hartu beharra dago Euskadik "Elkarteentzako Euskal Legea" edo "Ley Vasca de Asociaciones" duele, hau da, legalki bere legedi berezkoa dauka gai horietarako. Espainiakoan sartuz gero honako arazoak edukiko genituzke: gaztelera litzateke hizkuntza nagusia, badakigu gaztelerazko wikipedian lan egiten dugunok nola tratatzen gaituzten euskaldunoi eta Eusko Jaurlaritzak edo bestelako euskal erakundeek ez dut uste ondo ikusiko zuteenik Wikimedia Espainiara eman ditzaketen dirulaguntzak edo bestelako laguntzak ematea.

Beraz, nire ustez Wikimedia berezko bat eduki beharko genuke Istarí Imhotep 19:09, 26 Ekaina 2008 (UTC)

Beno, ni estatutuen zirriborro bat egiten hasiko naiz euskaraz, nire lankide orrian egongo da norbaitek gaiari buruz zerbait eztabaidatu nahi badu.

Hauteskundeak Wikimedia Foundationen[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Hil honetan hauteskundeak omen dira Wikimedia Foundationeko zuzendaritza aukeratzeko (lotura). Pentsatzen dut wikimedian lankide gisa zaudetenoi e-mail bat bidaliko zizuetela. Hautagaiak begiratzen aritu naiz, eta denak gizonezkoak dira eta ia denak AEBetakoak! Gurea bezalako hizkuntza gutxitu bateko wikipedia baten ikuspuntutik, ea zerbait zioten begiratu dut, eta ezer ez. Agian fundazio hori ez da horretarako esparrua, baina tira... Ba al du inork komentariorik horren eta, oro har, bozketa horien inguruan? --Orereta (erantzunak) 07:51, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Nik ez dut bozkatzeko asmorik. Proiektu handietara doa zuzendurik eta beste proiektuak indartu behar direla esaten dutenean normalean ingelesezko wikiliburuak, wikiztegia eta abarretaz ari dira. Ondo esan duzu Orereta hizkuntza gutxituei buruz ez dutela ezer esaten esan duzunean, nolako garrantzia ematen diotenaren seinale. Gehienak ere ingelesezko wikipedian aktiboak diren wikilariak dira eta hau ere ez zait egokia iruditzen, nahiz eta wikipediarik handiena izan, wikipedia osoko artikulu kopuruaren laurdena baino gutxiago duelako eta aniztasun hori ez delako aintzat hartzen.
Niri egia esan, urrun lotzen zait guzti hau eta benetan garrantzitsua deritzodan lana oinarrikoa da, hots, bere denboraren zati preziatu bat wikipedian ekarpenak (edozelakoak) egitera bideratzen duten milaka eta milaka lankide horien lana. Horrelako hauteskunde eta buruen arrakasta, goitik behera doan zerbait da (kontseilu horretan harturiko erabakiak ez dira arrakastatsuak izango komunitatean eraginik ez baldin badute) eta wikipedia honetan (euskarazkoan) gero eta eduki hobea lortzeko uste dut egin beharreko lana oinarrikoa dela (ezagutzen dugun jendea animatu, unibertsitateetan, eremu euskaltzaleetan, hitzaldiak...) baldin eta gora joan nahi badugu. Erabakiak behetik gora joan behar dute, eta ez goitik behera. Azkenik, ez dut uste jendeak asmo onez emandako donazioak horrelako liberatuei diru saria ordaintzera bideratzea egokiena denik.--Janfri; bai esan? 08:09, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Urrun geratzen da baina nik bozkatu dut, badirelako batzuk ez dutela ingelera ama hizkuntza moduan eta fi, ru edo de wikipediatan lan egiten dutenak. Badago beste bat hizkuntza gutxietuen inguruan hitz egiten duela, baina israeldarra denez ez diot bozkatu. Bestetik liberatuak horrelako leku handietan behar izaten dira eta, gutxienez, demokrazia kontzeptu burgesean oinarritzne dira. Bide batez, garagardo bat lagunekin edaten agertzen den hautagaiari ere eman nion bozketatxo bat... kar kar! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:22, 17 Ekaina 2008 (UTC)
<<israeldarra denez ez diot bozkatu>> ???????????????????????? --Unai (esaidank) 09:24, 18 Ekaina 2008 (UTC)
Nik ez dut bozkatuko: abstentzioa (nahiko ados nago Janfrirekin). Hala ere, israeldar bati ez nioke bozkatuko, oso jatorra izan arren, Estatu horri boikota egitearen alde nagoelako, esparru guztietan. Ez da atsegina gatazkak pertsonengan eragitea, baina palestinarren egoerak boikota bezalako halako neurri gogorrak -nahiz eta guztiz baketsuak- behar dituela iruditzen zait. Hala ere, hau beste eztabaida da... --Orereta (erantzunak) 11:05, 18 Ekaina 2008 (UTC)
Hori da! Israeli boikot intelektuala ere egin behar zaiola uste dut. Baina nahi baduzue kafetxo bat hartzen eztabaidatu dezakegu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:03, 18 Ekaina 2008 (UTC)

Boikota egitea edo ez ekimen pertsonala da, edonola ere, gogoratu hau ez dela foro bat, eztabaidatzeko, Theklanek oso ondo esan duen moduan, kafe baten inguruan elkarrizketa interesgarria sortzea hobea da txoko honetan bakoitzak bere iritzia plazaratu baino. Bide batez, onartzen dut gonbitea Theklan, nahiz eta gai honetan ados gauden ;-).--Janfri; bai esan? 20:50, 18 Ekaina 2008 (UTC)

Nik ulertuko nuke Israelgo gobernuaren ekimenak boikoteatzea, baina ez dut ulertzen Wikimediako lankide bat ez bozkatzea israeldarra delako soilik. Hala ere, kafetxoa gustora hartuko nuke. --Unai (esaidank) 10:22, 19 Ekaina 2008 (UTC)
Esan bezala ez dut eztabaida hemen luzatuko! Eta kafea hartuko dugula erraza da esatea, baina gero data bat bilatzea... agian garagardo bat sanferminetan -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:26, 19 Ekaina 2008 (UTC)

Haizue, nola da posible DerHexer hori hemengo administratzailea izatea, ez badauka ez ekarpenik ezta botaketarik hemengo administratzailea izateko? EnzaiEzt ekarpenak 20:45, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Gainera hemen ez du haipatzen bere izenikEnzaiEzt ekarpenak 20:47, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Zerbitzari edo Stewarda da. Horiek administratzaile eta burokratak dira wikimediako proiektu guztietan; ikus hemen gehiago ikasteko. Suposatzen da beharrezkoak direnean erabiltzen dituztela euren botereak. Zuk aipaturiko kasuan, proba bat egiten dagoela ematen du.--Janfri; bai esan? 20:51, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Ha, orduan guztietan izan al daitezke? ze gauzak... Baina horretarako erabiltzaile espesializatuak edo zeozer izan beharko da ez?EnzaiEzt ekarpenak 20:55, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Hauteskundeak daude nor izango den hautatzeko, proiektu guztietako kideek hartzen dutena parte.--Janfri; bai esan? 20:56, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Urteurrenetako bat gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

1660 – Luis XVI Frantziako erregea Maria Teresa Austriakoarekin ezkondu zen- dio eta Luis XIV da. Koro 06:49, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Egina --Orereta (erantzunak) 09:38, 9 Ekaina 2008 (UTC)

beste urteurrenetako bat gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

weborrian diote: "Neron enperadoreak buruaz beste egin zuen." eta esan beharko luke: Neron enperadoreak bere buruaz beste egin zuen.

Hau da, Nork bere buruaz beste egin.

Elhuyarrek dio: "nork bere burua hil, suizidatu, nork bere buruaz beste egin"

Wikilari anteccesor dixit: DrPolilla Drpolilla 12:30, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Estatistiken taula[aldatu iturburu kodea]

Azken egunotan estatistiken xehetasun taulan sartu naiz euskarazko Wikipediari buruzko datuak ikusteko, eta ikusi dut azken datuak 2008ko otsailarenak direla.

Geroztik, antza denez, datu horiek ez dira gaurkotu.

Berdin gertatzen da beste hizkuntzetan ere.

Inork al daki noizero eguneratzen dira estatistiken taulak?

Josu 20:26, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Ba ez, hori datubasearen gordetze orokor bat egiten dutenean gertatzen da eta nahiko aleatorioa da. Normalki 3-4 hilero bat egiten dute, baina ez du zertan. Ingelerazkoak, adibidez, askoz denbora gehiago behar izaten du, oso oso handia delako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:24, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo! Norbaitek ba al daki Urrestilla artikuluan sartu dudan timeline grafikak zergatik ez duen funtzionatzen? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:08, 12 Ekaina 2008 (UTC)

Nik ordea ikusten dut ondoEnzaiEzt ekarpenak 14:33, 12 Ekaina 2008 (UTC)
Nik ongi ikusten dut ere, Explorer zein Firefoxekin. --Unai (esaidank) 14:54, 12 Ekaina 2008 (UTC)
Bai, zuzenean konpondu zen denbora bat pasata... informatikaren misteriyuak. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:31, 13 Ekaina 2008 (UTC)

Karlos eta Carlos[aldatu iturburu kodea]

Apa! Garaikoetxea askotan agertzen da gure Wikipedian, baina batzuetan Carlos da eta beste batzuetan, berriz, Karlos. Nola beharko luke?Koro 08:51, 13 Ekaina 2008 (UTC)

Betawiki update[aldatu iturburu kodea]

  • Currently 74.95% of the MediaWiki messages and 17.14% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 18:39, 16 Ekaina 2008 (UTC)
Egia esan ez da asko falta MediaWiki guztiak itzultzeko. Horretan aritu naiz eta pare bat pertsonen artean 2-3 egunetan bukatuko genuke. Norbait animatzen? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:13, 25 Ekaina 2008 (UTC)
I would love to answer your question if I only knew what it is ... GerardM 13:06, 2 Abuztua 2008 (UTC)
  • Currently 88.72% of the MediaWiki messages and 19.91% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 13:05, 2 Abuztua 2008 (UTC)

aldatuta aldaketa berriak[aldatu iturburu kodea]

Guztioi aldatu zaizue aldaketa berriak orria? neri taula moredunaren azpikoa taula batean sartu egin zait. Ez dakit bakarrik niri gertatu bazaidan ala guztioi EnzaiEzt ekarpenak 19:20, 20 Ekaina 2008 (UTC)

Euskal Curriculuma Wikibooksen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Euskal Curriculuma egiten bukatu da eta aurkezpen eta herriratzen ekitaldia egin dute gaur Donostian. Hainbat eduki libreki herritarren esku utzi dituzte eta horretarako orrialde berezia antolatu da wikibooksen. Bertan (Euskal Curriculuma) aukera dago eduki horiek garatu eta materialak egiteko. Baina horretaz gain oso baliagarria zaigu hementxe hainbat eduki egiten joateko. Hau da, Gizarte Zientziak atalean dagoen Historia alorreko curriculum espezifikoan (Euskal historiari dagokiona) Euskal Herriko historiako pasarte garrantzitsuenak datoz zerrendaturik. Nire ustez horiek oso baliagarri zaizkigu hemengo artikulu batzuetako puntuak jartzeko ere. Besterik gabe, ea jendea animatzen den edukiak lantzera. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:22, 21 Ekaina 2008 (UTC)

Mendilerroak (hizkuntza-zalantza)[aldatu iturburu kodea]

Euskararekin zalantza txiki bat dut: Toloñoko mendilerroa, ala Toloño mendilerroa? Badaiako mendilerroa, ala Badaia mendilerroa? Ko hori gehitzea ez al da erdarakada bat? --Unai (esaidank) 10:03, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Nik uste dut Toloño mendilerroa eta Badaia mendilerroa dela, -ko hori gabe, baina eztakit egia esan. Ala ere nik gehiago ikusi dut horrela EnzaiEzt ekarpenak 10:39, 22 Ekaina 2008 (UTC)
Galdera ona ;). Nik bakarrik dakit Gasteiz hegoaldean dagoen mendilerroari Euskaltzaindiak eman dion izen arautua Gasteiz mendiak dela.--Assar; (erantzun hemen) 14:43, 22 Ekaina 2008 (UTC)
Badaiako mendilerroa artikulua nik sortu nuen, baina deklinatuta idatzi banuen, gainerako mendilerro guztiak ere (adibidez Andiako mendilerroa, deklinatuta agertzen zirelako izan zen. Hala ere, nik uste dut hobeto daudela deklinatu gabe, izena mendilerro osoarena delako. Zalantza gehiago dauzkat izena ez mendilerro osoarena, baizik eta bertako gailur batena denean (Gorbeia mendilerroa edo Aizkorri mendilerroa?). Beste kasu bat ere badago: mendilerroaren izena inguruko herri batetik hartuta dagoenean: Elgeako mendilerroa. Kasu horretan egokiagoa iruditzen zait leku marka erabiltzea. ItzuL posta zerrendan gai hau eztabaidatu zutela ikusi dut, baina ez dut iritzi garbirik atera eztabaida hartatik. Nik uste dut egokiena Euskaltzaindiaren zerrenda bat lortzea eta hori erabiltzea izango litzatekeela.--Assar; (erantzun hemen) 15:08, 22 Ekaina 2008 (UTC)
Laburbilduz, uste dut zaila izango litzatekeela arau orokorra edukitzea mendilerro guztientzat.--Assar; (erantzun hemen) 15:10, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Agian biak dira egokiak. Jagoneten Baionako hiria zein Baiona hiria erabil daitekeela ulertu dut erantzun honetan. --Unai (esaidank) 15:48, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Wikibooks eta wikisource[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Wikibooks eta wikisourceko orrialdeak hobeto ditugu eta bertan parte hartzera ere animatzeko idazten dut hau. Beste proiektuek ere laguntza behar baitute. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:32, 24 Ekaina 2008 (UTC)