Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria16

Wikipedia, Entziklopedia askea

Molekula baten ezaugarriak eta propietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enpirikoa jakitea, molekula barnean atomoen kokapena ere ezagutu behar da. Atomoen kopuruak soilik ez du eragiten substantzia baten izaeran atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.

           Isomeria mota nagusiak honako hauek dira:

Isomeria Laua edo egiturazkoa[aldatu iturburu kodea]

Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen loturetan dautza. Azpi-motak:

Kateazkoa[aldatu iturburu kodea]

Isomeria honetan molekula barruan atomoak orden desberdinean kokatzen dira, karbono katearen egitura ezberdina izanik. Batzuetan karbono atomoek kate linealak osatzen dituzte, baina forma adarkatuak era har ditzakete. Hori pentanoaren isomeroekin gerta daiteke:


Kokagunekoa[aldatu iturburu kodea]

Isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude. Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago pentanol arruntean, 2-pentanolen eta 3-pentanolen:


Funtziozkoa[aldatu iturburu kodea]

Bi molekulek formula enpiriko bera dutenean baina funtzio organiko desberdina Adibidez, propanona (zetona bat) eta propanal (aldehidoa)

Esteroisomeria edo Isomeria espaziala[aldatu iturburu kodea]

Molekulen isomeria antzemateko ez dsu balio molekulen formula lauak. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen kokapen espazialean daude.

Geometrikoa edo Cis-Trans[aldatu iturburu kodea]

Lotura bikoitza duten karbono atomoetan ematen da


Isomeria optikoa[aldatu iturburu kodea]

Enantiomero izeneko molekulekin ematen da. Molekula horiek ia berdinak dira, baina planoarekin ez dira simetrikoak, eta bietako bat bestearen ispiluko irudia da. Gainera, bi molekula enantiomeroak ezin dira gainjarri (pertsona baten bi eskuekin gertatzen denaren antzera)

Molekula enantiomeroek antzeko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte, bat izan ezin: argi polarizatua norabide ezberdinetan desbideratzen dute. Argiaren bibrazio-planoa eskuinalderantz desbideratzen dute. Argiaren bibrazio-planoa eskuinalderantz desbideratzen badu, dextrogiro deitzen zaio molekula enantiomeroari, eta ezkerralderantz desbideratzen badu, lebogiroa.