Willem van Heythuysenen erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willem van Heythuysenen erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Frans Hals
Sorrera-urtea1625
IzenburuaWillem van Heythuysen
Ekoizpen lekuaHaarlem
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak204,5 (altuera) × 134,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61B:31D14, 61B(+55), 31A231, 31A2421 eta 61B:31A2212(+1)
Kokapena
LekuaAlte Pinakothek (Munich)
BildumaBavariako Estatuko Margo-Bilduma
Inbentarioa14101
JabeaWillem van Heythuysen (en) Itzuli, Gerrit Willem van Oosten de Bruyn (en) Itzuli, list of Princes of Liechtenstein (en) Itzuli eta Alte Pinakothek (Munich)
Argumentu nagusiaWillem van Heythuysen (en) Itzuli
Historia
ErakusketakFrans Hals (en) Itzuli

Willem van Heythuysenen erretratua (nederlanderaz: Portret van Willem van Heythuijsen) Frans Halsek 1625-1630 urtetan margotutako margolana da. Erabili zuen teknika oihal gaineko olio-margolaritza izan zen. Luze-zabala 2,04x1,34 zm-koa da, beraz, berezko neurria. Gaur egun, Municheko Alte Pinakotheken ikus daiteke non Bildnis des Willem van Heythuysen izenburuarekin erakusten den.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Willem van Heythuysen Haarlemen diru asko eskuratu zuen merkataria izan zen. Batez ere hariekin lan egiten zuen. Erlijioaren ikuspuntutik, oso kalbindar zorrotza zen. Hirian bi babes-etxe sortu zituen; horietako bat oraindik dabil.

Margolanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratu hau Halsen teknikaren ohikoa da. Merkataria aristokratatzat agertzen da margolanean: oin bat aurreratua eta eskua ezpataren eskutokian. Jarrerak harrotasuna eta bere buruarekiko ziurtasuna adierazten du. Atzealdean, errezel gorri batek atea ezkutatzen du. Hau sinbolo gisa interpretatu da: Marteren tenpluko sarrera izan daiteke, bake-garaian itxita. Arrosondoa, lurrean dagoen hostoa eta bikotea iheskortasunaren ikurrak dira; nolabait ondareak eskuratzeko behar den lana gogorazten digute.[1]

Merkatariak pertsona garrantzitsu gisa aurkezten digu margolariak. Janzkera oso dotorea du, dotoreegi, agian, eta gauzaki ederrez inguratuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hermann Bauer, “El Barroco en los Países Bajos”, Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 296 or., ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]