Xerez Club Deportivo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xerez Club Deportivo
Sorrera 1947
Futbol zelaia Municipal de Chapin
(edukiera: 22.000 lagun)
Presidentea Espainia Ricardo García Sánchez
Entrenatzailea Espainia Jesús Mendoza
Liga 3. maila
2013-14 19.a (jeitsi egin da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2009ko igoera ospatzen.

Xerez Club Deportivo futbol talde andaluziarra da, 1941an Xerez hirian (Cadizko probintzia) sortutakoa. 2009-10 denboraldia izan du lehen mailan jokatu duen bakarra. Gaur egun liga probintzialetan ari da arazo ekonomikoek eraginda.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesekin lotura handia izan zuen hiriak bere cherry ardoak zirela eta. Hauek XIX mendearen bukaeran beren ohiturak ekarri zituzten, tartean cricketa eta futbola ere bai. 1876an Sociedad de Foot-ball baten agiria dago eta 1887an Sociedad Jerezana izeneko talde batek ingelesen aurkako partida jokatu zuela esaten da. William & Humbert Upategietago Sir Thomas Spencer jaunak Sociedad Jerez Foot-Ball Club sortu zuen 1907an. Jantzi zuria eta urdina zituen. Garai hartan beste talde batzuk ere sortu ziren, "Fortuna Foot-Ball Club" (horia eta beltza, 1908an), "Jerez Balompié" (urdina eta granatea, 1912an) eta "España-Mundo Nuevo F.C." (zuri-gorria, 1913an). Dena dela bizitza luzerik ez zuten izan talde hauek.

1933an Xerez Fútbol Club taldea sortu zen. Birritan jokatu zuen lehen mailara igotzeko fasea baina ez zuen lortu eta Errege Kopan Real Madrilek kanporatu zuen behin. 1942an bigarren taldea sortu zuen, Club Deportivo Xerez. 1946an arazo ekonomikoen erruz taldea desagertu egin zen eta 1947an talde berria eratu zen, gaur egungo Jerez Club Deportivo. 1963an Xerez Club Deportivo izena hartu zuen 1933ko taldearen omenez.

50. hamarkadan bost urte egin zituen bigarren mailan, 1953 eta 1958 artean. Emaitzarik onena seigarren postua izan zuen. 80. hamarkadararte ez zuen lortuko bigarren mailara itzultzea, baina bi urte besterik ez zituen egin bertan. 2001ean berriz bigarren mailara igo eta hurrengo urtean Bernd Schuster entrenatzaile zuela lehen mailara igotzear izan zen, jokalariek ez zuten soldatarik kobratzen eta azken 8 partidetan maila eskasa eman zuen. 2005-06 eta 2006-07 urteetan ere maila ona eman zuen eta azkenean 2008-09 denboraldian txapeldun izan eta lehen mailara igo zen. Hasiera hasieratik izan zituen emaitza kaskarrak eta azkenengo jardunaldirarte salbatzeko aukerak izan zituen arren jeitsi egin zen.

Azken urteetan arazo ekonomiko larriak izan ditu. 2013an bigarren mailan azkena izan zen baina jeitsiera administratiboagatik hirugarren mailan aritu zen 2013-14an. Hemen 19. postuan amaitu eta gaur egun Andaluziako erregional mailan ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodolfo Bodipo

Alex Bergantiños

Mario Bermejo

Aythami

Victor Sanchez

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xerez Club Deportivo Aldatu lotura Wikidatan


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.