Espainiako futbol ligako lehen maila
Espainiako futbol ligako lehen maila edo BBVA Liga Espainiako futbol-talde hoberenek parte hartzen duten txapelketa da, Espainiako futbol liga txapelketaren barnean dago. 1929an egin zen lehen aldiz. Gaur egun 20 talde daude, nahiz eta hasieran 10 baino ez.
55 talde ezberdinek parte hartu dute. Hiruk baino ez dituzte eman denboraldi guztiak maila horretan: Real Madril, FC Barcelona eta Athletic Klub.
Eduki-taula |
Lehia sistema [aldatu]
20 taldeek haien artean lehiatzen dute. Bitan elkartzen dira denboraldian zehar, behin etxeko zelaian eta bestean kanpokoan. Zotz baten bidez antolatzen da partida ordena.
Garaipenak 3 puntu ematen ditu. Berdinketak bat eta porrotak zero. Denboraldiaren amaieran puntu gehien duena txapelduna da. Bi taldek puntu berberak izanez gero, nor dagoen goian eta nor atzean erabakitzeko, bien arteko puntuak kontuan hartuko dira. Berdinketak jarraituz gero gol kopurua hartuko da kontuan.
Lehenengo bi taldeek Txapeldunen Ligan parte hartzeko eskubidea eskuratzen dute. Hirugarrenak eta laugarrenak eskubide hori lortuko dute baldin eta play-off batean irabazle suertatzen badira. Bestela UEFA Kopan jokatuko dute. Bosgarrenak eta seigarrenak ere UEFAn jardungo dute. Azken hirurek Bigarren mailara jaisten dira.
Palmaresa [aldatu]
Garaipenak [aldatu]
| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Real Madril | 32 | 1931/32, 1932/33, 1953/1954, 1954/1955, 1956/1957, 1957/1958, 1960/61, 1961/62, 1962/63, 1963/64, 1964/65, 1966/67, 1967/68, 1968/69, 1971/72, 1974/75, 1975/76, 1977/78, 1978/79, 1979/80, 1985/86, 1986/87, 1987/88, 1988/89, 1989/90, 1994/95, 1996/97, 2000/01, 2002/03, 2006/07, 2007/08, 2011-12 |
| FC Barcelona | 21 | 1928/1929, 1944/1945, 1947/1948, 1948/1949, 1951/1952, 1952/1953, 1958/1959, 1959/1960, 1973/1974, 1984/1985, 1990/1991, 1991/1992, 1992/1993, 1993/1994, 1997/1998, 1998/1999, 2004/2005, 2005/2006, 2008/2009, 2009/2010, 2010/2011 |
| Atlético de Madrid | 9 | 1939/40, 1940/41, 1949/50, 1950/51, 1965/66, 1969/70, 1972/73, 1976/77, 1995/96 |
| Athletic Club | 8 | 1929/30, 1930/31, 1933/34, 1935/36, 1942/43, 1955/56, 1982/83, 1983/84 |
| Valentzia CF | 6 | 1941/42, 1943/44, 1946/47, 1970/71, 2001/02, 2003/04 |
| Real Sociedad | 2 | 1980/81, 1981/82 |
| Betis Balompié | 1 | 1934/35 |
| Sevilla FC | 1 | 1945/46 |
| Deportivo de La Coruña | 1 | 1999/00 |
Sailkapen historikoak [aldatu]
2011/12 denboraldiko datuak barne.
Puntuen arabera [aldatu]
| Postua | Taldea | Puntuak |
|---|---|---|
| 1 | Real Madril | 3938 |
| 2 | FC Barcelona | 3800 |
| 3 | Valentzia CF | 3105 |
| 4 | Athletic Club | 3073 |
| 5 | Atlético de Madrid | 3032 |
| 6 | RCD Espanyol | 2558 |
| 7 | Sevilla FC | 2506 |
| 8 | Real Sociedad | 2290 |
| 9 | Real Zaragoza | 2075 |
| 10 | Betis Balompié | 1720 |
| 11 | Deportivo de La Coruña | 1666 |
| 12 | Celta de Vigo | 1547 |
| 13 | Racing de Santander | 1416 |
| 14 | Real Valladolid | 1392 |
| 15 | Sporting de Gijon | 1319 |
| 16 | Osasuna | 1248 |
Denboraldien arabera [aldatu]
| Postua | Taldea | Puntuak |
|---|---|---|
| 1 | Real Madril | 81 |
| FC Barcelona | 81 | |
| Athletic Club | 81 | |
| 4 | Valentzia CF | 77 |
| RCD Espanyol | 77 | |
| 6 | Atlético de Madrid | 75 |
| 7 | Sevilla FC | 68 |
| 8 | Real Sociedad | 65 |
| 9 | Real Zaragoza | 57 |
| 10 | Betis Balompié | 47 |
| 11 | Celta de Vigo | 46 |
| 12 | Racing de Santander | 44 |
| 13 | Deportivo de La Coruña | 41 |
| 14 | Real Valladolid | 40 |
| Sporting de Gijon | 40 |
Ikus, gainera [aldatu]
|
|||||||||||||