Xochilt Madai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xochilt Madai
Bizitza
JaiotzaGuadalajara, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta ekintzailea

Xochilt Madai (Guadalajara, Mexiko, 1972) arkitektoa eta ekintzailea da, Mueble Verde egitasmoaren bultzatzailea, altzari zaharberritzailea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektu ikasketak egin zituen Mexikon. Profesionalki arkitekto gisa prestatuta, artea eraikuntza prozesu ororen ezinbesteko luzapentzat hartzen du, beharrezkoa, baina erantzun azkar eta funtzionalen garai hauetan ahaztua. Bizi dugun egoera larriarekin bat datorren kontzientzia ekologikoarekin, hiri altzariak eta hondakinak eraldatzeko, zaharberritzeko eta berrerabiltzeko ahaleginetan zentratzen da, proposamen ausartak eta harrigarriak eginez, egungo gizartearen usadioak eta ohiturak birplanteatzera bultzatzen gaituztenak.[2]

Dirurik gabe eta birziklapenaren eta iraunkortasunaren gaineko kontzientziak bultzatuta, zaborretako altzariak biltzen eta zaharberritzen hasi zen. Horrela sortu zen Mueble Verde. Egitasmo horren helburu nagusia da kalean botata dauden altzariak zaharberritzea, beste norbaitek berrerabiltzeko.

Papalote Zentroan ere parte hartzen du. Kultura ugaritan oinarrituta tailerrak eskaintzen dituen elkartean: gastronomia, artea, musika...

Bere jaioterrian, Mexikon, 126 milioi biztanle baino gehiago dira, eta arazo handiak dituzte hondakinekin. Ikasketak hasi zituenean, jende asko ezagutu zuen bere egunerokorako alternatiba merkeak eta jasangarriak bilatzen zituena. Horren eraginez saiatzen da aukera horiek eskaintzen.[1]

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trashumanteak.[2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilboko Udalak emandako Emakume Ekintzailearen 2023ko saria jaso zuen.[3][4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Rios, Naroa. (2023-08-05). ««Ez ditugu objektuak maite, sinbolizatzen dutena baizik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
  2. a b Xòchitl Madai - Guadalajara, México - Azken Muga. (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
  3. Press, Europa. (2023-03-16). «Ayuntamiento de Bilbao rinde su cuarto reconocimiento a las mujeres migrantes que residen en la Villa» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
  4. «Bilbao.eus, Bilbao Abierto, Noticias» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
  5. «Bilbao visibiliza a las mujeres migrantes - Onda Vasca» www.ondavasca.com 2023-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]