Yagura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Funai gazteluaren hitojichi-yagura eta tenshu edo dorre nagusiaren oinarria.

Yagura (japonieraz 櫓) dorrearentzako hitz japoniarra da, orokorrean gaztelu japoniarren multzo barnean dauden egiturei erreferentzia egiteko erabiltzen den arren. Bon Odori jaia dela eta altxatzen diren tenplutxoak ere yagura bezala ezagutzen dira, baita antzeko jaietan erabiltzen diren antzeko egiturak ere. Yagura-daikoa edo yagura baten tontorrean jotzen diren taiko danborrak sumo lehiaketa tradizionalen ohiko zati da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza gotorlekuetako dorreen jatorrizko erabileratik dator: geziak (矢, ya) biltegietan (倉, kura), eta, ondorioz 矢倉 idazten zen. Gaur egun, etxe orratzak edo telekomunikazio dorreak bezalako dorre modernoei erreferentzia egiteko ingelesetik eratorritako hitza den tawā (タワー) hitza erabiltzen da, eta ez yagura.

Dorreak gazteluetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yagurak forma, erabilera eta tamaina ezberdinekoak izan zitezkeen. Batzuk talaia bezala erabiltzen ziren, baita beste zenbait erabilera militarretarako ere.