Sumo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2008ko borrokaldi bat.
Hakuhō da gaur egungo yokozuna handiena.

Sumoa (相撲 sumō?) lehia kirol bat da, non bi aurkari borrokatzen diren area zirkular baten barruan. Kirolak japoniar jatorria du eta antzinako ohituren zati handia da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumoa babeserako eta erasorako erabili zen borroka artea izan zen hasieran baina denboran zehar eboluzionatu eta dueloak egiteko erabili zen. 720an idatzitako Nihon Shoki kronikek diote k.o. 23 urtean Nomi no Sukune eta Taima no Kehaya artisauen artean borroka izan zela. Sukunek irabazi zuen eta Kehaya hil egin zen jasotako kolpeen eraginez. Ondorioz Sukune hartzen da "Sumoaren aita"-tzat.

Dena den, lehen borroka dokumentatua 642an izan zen, orduan Kōgyoku enperatrizak Koreako enbaxadorea entretenitzeko sumo konbateak antoatu zituen. Kanmu enperadorea sumo borrokak urtero antolatzen hasi zen eta XII menderarte iraun zuen ohitura honek. Saga enperadoreak orduan borroka arte itxura eman zion eta samuraiek beren borroka tekniken artean hartu zuten, jujutsu eta kenjutsurekin batera.

XVI mendean Oda Nobunaga shogunak txapelketa bat antolatu zuen eta ordukoa da dohyō edo borroka eremuaren sorrera. Edo Aroan gainerako arauak garatuz joan ziren. Samuraiak ziren borrokalariak eta jadanik kirol gisa hartzen zen sumoa.

Txapelketa profesionalak 1864an abiatu ziren Hachiman gerra jainkoen tenpluetan. Ryōgoku Kokugikan-en 1909tik aurrera izan dira lehiak eta Kuramae Kokugikan 1945etik 1984ra erabili zen.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arauak sinpleak dira:

  1. Lurra hankekin soilik uki daiteke: gorputzaren beste edozein zatirekin ukitzen duen lehen borrokalariak galtzen du.
  2. Borroka-zirkulutik kanpo geratzen dena kaleratua da.
  3. Legez kanpoko teknikaren bat erabiltzen duen borrokalaria galtzailea da.
  4. Mawashia (borrokan erabiltzen den jantzi bakarra) galtzen duen borrokalaria kaleratua da.

Lehiek segundo banaka batzuk diraute, aurkarietako bat berehala bultzatzen baita zirkulutik kanpo. Hasi aurretik, erritual landu bat egiten dute, adibidez, gatza botaz eta flexio jakin batzuk eginez. Borrokalariak tamainaren arabera bereizten dira, gorputz mardula faktore erabakigarria baita.

Mailak eta Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako Sumo Elkarteak antolatzen ditu txapelketa profesionalak. Sei maila daude:

Izena Maila Borrokalari kopurua
Makuuchi (幕内) Maila gorena 42
Jūryō (十両) 2. maila 28
Makushita (幕下) 3. maila 120
Sandanme (三段目) 4. maila 200
Jonidan (序二段) 5. maila 185 inguru
Jonokuchi (序ノ口) 6. maila 40 inguru

Sei txapelketa nagusi izaten dira urtean zehar:

Txapelketa bakoitzean txapeldunek 15 borroka jokatzen dituzte.

Yokozuna titulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumo borrokalariek eskuratzen duten titulu gorena Yokozuna da. Izenak eramaten dituzten gerrikoei egiten die erreferentzia, literalki "soka horizontala" esan nahi du. Yokozuna titulua lortzeko txapelketetako emaitzez gain borrokalariaren portaera eta duintasuna hartzen dira kontutan. 1993an atzerritarrei ere yokozuna izateko aukera ireki zitzaien. 71 yokozuna izan dira historian zehar. Gaur egun hiru yokozuna daude aktibo, hirurak ere mongoliarrak:

  • Mongolia Hakuhō (白鵬)
  • Mongolia Harumafuji (日馬富士)
  • Mongolia Kakuryū (鶴竜)

Historiako Yokozuna handienak hauek dira:

Postua Borrokalaria Borrokak
yokozuna gisa
Urteak
1 Japonia Kitanoumi 63 1974-1985
2 Japonia Chiyonofuji 59 1981-1991
3 Japonia (ErrusiaTaihō 58 1961-1971
4 Japonia Takanohana II 49 1995-2003
5 Ameriketako Estatu Batuak² Akebono 48 1993-2001
6 Japonia Kashiwado 47 1961-1969
6 Japonia Wajima 47 1973-1981
8 Mongolia Asashōryū 42 2003-2010
8 Mongolia Hakuhō 42 2007-
10 Japonia Chiyonoyama 32 1951-1959

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sumo Aldatu lotura Wikidatan