Yvonne Sylvain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yvonne Sylvain
Bizitza
JaiotzaPort-au-Prince1907ko ekainaren 28a
Herrialdea Haiti
Heriotza1989ko urriaren 3a (82 urte)
Familia
AitaGeorges Sylvain
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta sufragettea
Sylvain umeak: (ezkerretik) Suzanne (1898-1975), Normil (1900-1929), Henry (1901-1991), Madeleine (1905-1970), Jeanne (1906-), Yvonne (1907-1989), Pierre (1910-1991). Paris, 1912 iraila

Yvonne Sylvain (Port-au-Prince, 1907ko ekainaren 28a - 1989ko urriaren 3a) Haitiko lehen emakume medikua izan zen.[1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georges Sylvain idazle eta diplomatikoaren alaba zen, eta bi ahizpa zituen, haiek ere aitzindariak beren alorretan: Madeleine Sylvain-Bouchereau Haitiko lehen erakunde feministaren sortzaileetako bat zen, eta Suzanne Comhaire-Sylvain, herrialdeko lehen emakume antropologoa.

Yvonne Sylvain, halaber, Haitiko Estatuko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan onartua izan zen lehen emakumea izan zen, eta 1940an graduatu zen.[5] Obstetrizia eta ginekologian espezialista zen Port-au-Prince Ospitale Orokorrean. Aktibista feminista ere bazen, Gizarte Ekintzako Emakumeen Ligan parte hartzen zuena. Osasun publikoari buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen La Voix des Femmes ligako egunkarian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Dr Yvonne Sylvain» Infinite Women (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  2. ISSN https://www.thelancet.com/journals/lancet/article/PIIS0140-6736(18)32397-3/abstract..
  3. (Ingelesez) «Dr.Yvonne Sylvain» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  4. (Frantsesez) Avril, Erickson. (2015-12-15). Yvonne Sylvain, médecin (1907-1989). (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  5. Txantiloi:Ouvrage, Txantiloi:P..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (en) Laura Lynn Windsor, ABC-CLIO, 1er janvier 2002, 259 p. (ISBN 978-1-57607-392-6, lire en ligne), p. 193.