ZZ Top

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ZZ Top
ZZ Top kontzertuan
ZZ Top kontzertuan
Datuak
Jatorria Houston, Texas Ameriketako Estatu Batuak
Musika mota Blues rock
Rock
Hard rock
Urteak 1970-
Diskoetxeak Eagle Rock, Rhino/WEA, RCA, Warner Bros., London, American
Webgunea http://www.zztop.com/
Taldekideak
Billy Gibbons
Dusty Hill
Frank Beard

ZZ Top 1969. urtean Houstonen sortutako rock musika talde estatubatuarra da. Billy Gibbonsek, Dusty Hillek eta Frank Beardek osatu zuten taldea eta gaur egun elkarrekin jarraitzen dute.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan lortu zuten arrakastarik handiena, eta gaur egun birak egiten eta diskoak argitaratzen jarraitzen dute. 2004ko martxoaren 15ean Rock and Rollaren Ospearen Aretoan onartu zituzten. ZZ Topen abestien letrak, sarritan, sexuaren inguruko zehar-mintzoak eta umorea dute.

Taldekideen janzkeragatik ezagunak dira, batez ere Gibbons eta Hill taldekideena. Gibbons eta Hill bizar luzeak dituzte eta eguzkitako betaurrekoak eta antzeko arropa janzten dute, janzkera berdina ez daramatenean. Frank Beard, berriz, nahiz eta bere abizenak ingelesez bizarra esan nahi duen, bibotea du. 1984an bizarra mozteko produktuak egiten dituen Gillette enpresak Gibbonsi eta Hilli milioi bat dolar bana eskaini zien euren bizarra telebistako iragarki batean mozteagatik. Alabaina, eskaintza errefusatu zuten "Bizarrik gabe oso itsusiak gara" esanez.[1]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Best of ZZ Top (1977)
  • Greatest Hits (1992)
  • One Foot in the Blues (1994)
  • Chrome, Smoke & BBQ (2003)
  • Rancho Texicano (2004)
  • Live From Texas (2008)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ZZ Top Aldatu lotura Wikidatan