Zafiro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Zafiroa
Zafiroa
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Minerala
Formula Aluminio oxidoa, Al2O3
Identifikazioa
Kolorea Edozein kolore gorria salbu (azken hau errubia da)
Habito kristalinoa Masiboa eta bikortsua
Sistema kristalinoa Trigonala
Haustura Ez
Fraktura Konkoidala, ezpaltsua
Gogortasuna
Mohs eskalan
9,0
Distira Beirakara
Pleokroismoa Sendoa
Marra Zuria
Dentsitate erlatiboa 3,95 - 4,03
Urtze puntua Urtezina
Disolbagarritasuna Disolbaezina


Zafiroa korindoiaren aldaerei deitzen zaie haien kolorea gorria ez beste edozein denean. Zafiroak aluminio oxidoak dira (Al2O3). Naturan agertzen da, baina modu artifizialean ere sor daiteke kristalezko bola handiak eratuz. Gogortasuna handikoa denez, zafiroak aplikazio asko ditu, esaterako osagai optiko infragorrietan, iraupen luzeko leihoetan edo olata elektronikoetan.

Korindoia aluminio oxido puruz eratuta dago. Beste elementu batzuen (burdina, titanioa, kromoa...) kantitate txikiak baditu, korindoia koloreztatua ageri da eta zafiro deitzen zaio. Korindoitik eratorritako kalitate eta kolore guztietako harribitxi guztiei zafiro deitzen zaie, erabat gorria den aldaerari (honi errubi deitzen zaio) eta laranja arrosakara den aldaerari (padparadscha) salbu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zafiro Aldatu lotura Wikidatan