Mohs eskala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mohs eskala gogortasunaren arabera sailkatutako hainbat mineralen zerrenda da, beste mineralen gogortasuna neurtu ahal izateko. Eskalaren oinarrizko ideia da goiko mailako materialak beheko mailakoa urra dezakeela. Friedrich Mohs mineralogoak sortu zuen 1812an, eta gogortasuna neurtzeko existitzen den neurrietako bat da. Haatik, metodoa bera zaharragoa da, Plinio Zaharrak K. a. 77. urtean idatzitako Naturalis Historia liburuan aipatu baitzuen.

Eskalaren funtsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohsek erraz eskuratzen diren hamar mineraletan oinarritu zuen eskala. Modu naturalean existitzen den substantziarik gogorrena izanik, diamantea eskalaren goialdean dago. Mineral baten gogortasuna neurtzeko, aipatu mineralak urra dezakeen eskalako materialik gogorrena (edo minerala urratzen duen materialik bigunena) bilatzen da. Esaterako, minerala apatitoak urratzen badu, baina fluoritak ez, bere gogortasuna Mohs eskalako 4 eta 5 artean egongo da.

Mohs eskala, eskala ordinal hutsa da, alegia, mailen arteko diferentziek ez dute eredu jakinik jarraitzen. Esate baterako, korindoia (9 gogortasuna) topazioa (8 gogortasuna) baino 2 aldiz gogorragoa da, baina diamantea (10) korindoia baino ia lau aldiz gogorragoa da. Ondoko taulan Mohsen eskalako elementuak, haien formula kimikoa eta haien benetako gogortasuna adierazten dira.

Gogortasuna Minerala Iruzkina Osaera kimikoa Gogortasun absolutua
1 Talkoa Azazkalarekin urratzen da Mg3Si4O10(OH)2 1
2 Igeltsua Azazkalaren urratzen da, baina zailago CaSO4·2H2O 2
3 Kaltzita Kobrezko txanponekin urratzen da CaCO3 9
4 Fluorita Aiztoarekin urratzen da CaF2 21
5 Apatitoa Aiztoarekin urratzen da, baina zailago Ca5(PO4)3(OH-,Cl-,F-) 48
6 Ortosa Altzairuzko lixarekin urratzen da KAlSi3O8 72
7 Kuartzoa Beira urratzen du SiO2 100
8 Topazioa Aurreko guztiak urratzen ditu Al2SiO4(OH-,F-)2 200
9 Korindoia Zafiroak eta errubiak korindoiaren aldaerak dira Al2O3 400
10 Diamantea Mineralik gogorrena da C 1.500
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohs eskala Aldatu lotura Wikidatan