Zendako presoa (1952ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zendako presoa
Datuak
Jatorrizko izenburua 'The prisoner of Zenda'
Izenburua euskaraz 'Zendako presoa'
Urtea 1952
Estreinaldia 1952ko azaroaren 4a, New York
Generoa Abenturak
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Iraupena 96 minutu
Banatzailea Loew's eta Metro Goldwyn Mayer
Zuzendaria
Richard Thorpe
Ekoizleak
Pandro S. Berman
Gidoilariak
Anthony Hope (eleberria)
Edward E. Rose
Wells Root
Noel Langley
John L. Balderston
Donald Ogden Stewart
(gidoia)
Aktoreak
Stewart Granger
Deborah Kerr
James Mason
Louis Calhern
Robert Douglas
Jane Greer
Robert Coote
Musikagileak
Alfred Newman
Argazkilariak
Joseph Ruttenberg (Technicolor)

Zendako presoa Anthony Hope idazle ingelesak idatzi zuen izen bereko nobelaren zinemarako bertsioetako bat da, 1952an filmatua. Richard Thorpek zuzendutako lana da eta Pandro S. Bermanek ekoiztua. Gidoia Noel Langleyk sinatua bazen ere, 1937ko bertsioaren egitura bera jarraitzen du. Harako hartan egokitzaileak John L. Balderston, Wells Root, Edward E. Rose, eta Donald Ogden Stewart izan ziren. Musika Alfred Newmanek sortu zuen, argazkia (Technicolor sistema erabiliz) Joseph Ruttenbergen lana izan zen, eszenografiaz Cedric Gibbons eta Hans Peters arduratu ziren eta jantziak Walter Plunkettenak izan ziren. Jean Heremans eskrima irakaslea izan zen.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekoizpenaren gaineko hainbat kontu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala 1952ko bertsio honek 1937an filmatu zen lanaren egokitzapen bera jarraitu zuen. Orduan ekoizlea David O. Selznick izan zen, John Cromwell zuzendaria eta bikote antzezle nagusia Ronald Colmanek etaMadeleine Carrollek osatu zuten. Aldaketa gutxi izan ziren Noel Langleyk elkarrizketetan sartu zituenak. Horretaz gain, 1937an zein 1952an Alfred Newmanen musika bera erabili zen pasarte askotan. Eta film biak ondo aztertuta nabaria da kamarak ematen dituen planoak, batean zein bestean, estilo berekoak direla.

Zuzendari Richard Thorpek eta ekoizle Pandro S. Bermanek urte berean Ivanhoe filmean ere elkarrekin egin zuten lan. Gerora ere biak ala biak honakoetan arituko ziren: All the Brothers Were Valiant (1953), Knights of the Round Table (1953), The Adventures of Quentin Durward (1955) eta Jailhouse Rock (1957).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zendako presoa (1952ko filma) Aldatu lotura Wikidatan