Zerrenda:Euskarazko Wikipediako Azaleko albisteak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urriaren 7an, Gaza-Israel gatazka hasi zen, Hamasek Israeli eraso egitean. Horrek eta Israelen Gazako kontraerasoak milaka hildako eragin ditu, eta nazioarteko eszena politikoa aztoratu.

EAEko Auzitegi Nagusiak udaletan euskara lehenestea debekatu zuen, Vox eta PP alderdien bi salaketa babestuz. Euskara ez erabili edo sustatzeko neurrien segida bateko azkenak dira.

Iparragirreren Gernikako Arbola euskal ereserki historiko ez ofizialak 170. urte bete zituen. Urretxun, igandean ehunka pertsona elkartu ziren urteurrena ospatzera.