Zetar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zetarra
Silkworm 01.png
Prometheus zetarra
Sailkapen Zientifikoa
Erreinua: Animalia
Phylum: Artropodoa
Klasea: Intsektua
Ordena: Lepidoptera
Familia: Bombycidae
Generoa: Bombyx
Espeziea: B. mori

Txantiloi:Taxobox section binomial

Zetarra (Bombyx mori) intsektu edo zomorro baten larba da, ekonomikoki garrantzia handia duena, zetaren ekoizlea baita. Txinaren iparraldekoa da jatorriz, eta bere jaki bakarra marugatze hostoak dira.

Zetarrak zeta-hariz egiten du bere oskola, 300 eta 900 metro bitarteko zeta hari bakar batez.

Zetarra jatun handia da. Marugatze hostoak etengabe jaten ditu, gau eta egun. Ondorioz, oso arin hazten da. Buruaren kolorea iluntzen denean, mudatzeko garaia heltzen zaio. Lau bat mudaren ondoren, gorputzak kolore horixka hartzen du, eta azala tenkatu egiten zaio. Orduantxe hasten da bere burua zetazko oskolaz ezkutatzen.

Beldarrak zetazko oskola jan egiten du bertatik ateratzeko. Horretarako, zeta hari preziatua txiki-txiki egiten du, ezertarako balio ez duela utziz. Hori ekiditeko, ura irakiten jarri eta bertara botatzen dira oskolak. Horrek zetarra hiltzeaz gain, oskola osatzen duen haria ateratzea errazten du. Zetarra bera jan ere egiten da.

Zomorro heldua zeta ekoizteko hazi da, eta ez da hegan egiteko gauza. Zeta-tximeleta edo Marugatze-tximeleta deitzen zaio. Bere historia luzea eta ekonomian duen garrantzia dela eta, ikerketa moderno askok aztertu dute zetarraren genoma.

Zetarra marugatze zuhaitz batean orriak jaten. Goian burua. Atzean beste zetar baten burua antzeman daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako kondairak dioenez, Xi Ling-Shi izeneko enperatriz zaharrari zor zaio zetaren aurkikuntza. Paseoan zebilela, zetarrei erreparatu omen zien; atzamarra luzatu haietako bat ukitzeko, eta hara non zetazko hari bat atera zen! Haritik tiraka hasi, eta atzamarraren inguruan biltzen hasi zen, eta enperatrizak zetaren epela nabaritu zuen atzamarrean. haria amaitu zenean, emakumeak oskol txikia ikusi zuen, eta berehala konturatu zen bera zela hariaren jatorria. Etxeratzean, enperatrizak jende guztiari eman zion bere aurkikuntzaren berri. Badira zetarraren inguruko beste kondaira asko.

Sendatzeko erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zetarra Txinako medikuntza tradizionalean erabiltzen da. "Bombyx batryticatus" edo "zetar zaildua" Beauveria bassiana onddoaren infekzioak hildako 4. edo 5. faseko larbaren gorpu lehorra da. Flemak biguntzeko eta espasmoak arintzeko erabiltzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zetar Aldatu lotura Wikidatan