Lineo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lineo
Lineo
Zientzialaria
Arloa botanika, zoologia, fisika
Jaio 1707ko maiatzaren 23a
Suedia Södra (Suedia)
Hil 1778ko urtarrilaren 10a
Suedia Uppsala (Suedia)
Lanak Nomenklatura binomiala


Lineo[1] —jaiotza izena: Carl von Linné; latinezko izena: Carolus Linnaeus— (Södra, Suedia, 1707ko maiatzaren 23a - Uppsala, 1778ko urtarrilaren 10a) zientzialari eta naturalista suediar bat izan zen, gaur egungo taxonomiaren oinarriak jarri zituena. Ekologiaren aitzindaritzat hartzen da beste batzuen artean.

Berak egindako klasifikazioaren funtsezko printzipioak taxonomia zientifikoaren oinarrian daude.

« Nomina si nescis, perit et cognitio rerum.

(Gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere desagertzen da)

 »
Lineo, 1755ean.

Lineo kreazionista zen. Bere arabera, animaliak eta begetalak Jainkoak sortua izan ziren Genesisak kontatzen duenaren arabera eta ordutik ez dute aldaketarik izan.

Bere lanik garrantzitsuena Systema Naturae da (1735), argitalpen asko izan zituena. Argitalpen bakoitzean, Lineo sistema hobetu eta osotzen du. Hamargarren ediziotik (1758) aurrera, bi izeneko nomenklatura (izen zientifikoa) sistema erabiltzen du erabat. Talde batzuk zehatz definitzen ditu, ugaztunen eta hegaztien klaseak bezala. Horretarako Albertus Seba, Ulisse Aldrovandi, Mark Catesby, John Jonston eta beste jakintsuek deskribatutako animaliez baliatzen da batzuetan, baina gehienbat berak aztertutako animaliak deskribatzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lineo Aldatu lotura Wikidatan