Zuányá zhīshàng
Zuányá zhīshàng | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | 悬崖之上 |
Jatorrizko hizkuntza | mandarin txinera |
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Banatze bidea | theatrical release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, film dramatikoa eta thrillerra |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Zhang Yimou |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jo Yeong-wook |
Historia | |
Nominazioak | |
Zuányá zhīshàng (txinera tradizionalez: 懸崖之上; txinera sinplifikatuz: 悬崖之上; pinyinez: xuányá zhīshàng; nazioartean ingelesez: Cliff Walkers) 2021eko Zhang Yimou txinatar zinema zuzendariaren thrillerra da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txina. 1930eko hamarkada. Sobietar Batasunean prestatu eta gero, Alderdi Komunistako lau agente berezi Txinara itzuli dira. Elkarrekin misio sekretu batean sartu dira, baina, traidore batek entregatu ondoren, espioiak mehatxatuta egongo dira misioa hasten denetik. Mantxukuoko labar elurtuetan lau agenteak muturreraino jarriko dituzte proban, eta bizirik ateratzen saiatu beharko dute.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Zhang Yi: Zhang Xianchen
- Yu Hewei: Zhou Yi
- Qin Hailu: Wang Yu
- Zhu Yawen: Chu Liang
- Liu Haocun: Xiao Lan
- Ni Dahong: Gao Bin
- Li Naiwen: Gaoren menpekoa
- Yu Ailei: Jin Zhide
- Lei Jiayin: Xie Zirong
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Cliff walkers» Berria 2022-11-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |