Zulu (1964ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:02, 23 urtarrila 2016

Zulu 1964ko Cy Endfield estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra filma bat da. Stanley Baker, Michael Caine, Jack Hawkins, Ulla Jacobsson, James Booth eta Nigel Green aktoreek antzeztu zuten. Richard Burton aktorak filmearen hasierako hitzaurrean eta amaierako kontakizunean narratzailearen hotsa ipini zuen.

1879ko Rorke's Drifteko gudua deskribatzen da, hartan 150 britainiar soldaduek, haietako asko ospitaleko zauritu eta gaixoak, 4.000 zulu gerlariei arrakastaz aurre egin zieten. 1979an Zulu Dawn ("Zulu Egunsentia") izeneko jarraipena izan zuen, hartan berez, aurreko egunean jazotako Isandlwana gudu ospetsuaren kontakizuna egin zen, bertan zulu gudaroste batek britainiar gudaroste bat garaitu eta sarraskitzea lortu zuen.

Zuzendaritza artistiko onenaren BAFTA Saria irabazi zuen. Bestalde, filmaren une gogoaingarriena britainiar eta zuluen arteko borrokaldian Men of Harlech galestar abesti abertzalea entzuten denekoa da, izan ere, gudu hartan borrokatu ziren britainiar soldadu asko galestarrak baitziren.


Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1879, Hegoafrika, Anglo-Zulu Gerra. Isandlwana guduaren hurrengo egunean, ehunen bat britainiar soldaduz osatutako talde batek haiengana doazen 4.000 zulu gerlarien erasoaren zain daude. Heuren kokalekuan haiei aurre egiteko agindua jaso dute, nahiz eta zuluen nagusitasuna begibistakoa izan, britainiar soldadu bakoitzeko berrogei zulu gerlari baidaude, britainiarrak amaiera arte borrokatzeko prest daude. Gertaera hau etorkizunean Isandlwanako gudua izenez ezaguna izango zen.

Aktoreak

Kanpo loturak