Hegoafrika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; kontzeptu geografikoari gaitzat duena beste hau da: Hegoaldeko Afrika
Hegoafrikako Errepublika
Republiek van Suid-Afrika
iRiphabliki yeSewula Afrika
iRiphabliki yomZantsi Afrika
iRiphabhuliki yaseNingizimu Afrika
iRiphabhulikhi yeNingizimu Afrika
Repabliki ya Afrika-Borwa
Rephaboliki ya Afrika Borwa
Rephaboliki ya Aforika Borwa
Riphabliki ra Afrika Dzonga
Riphabuḽiki ya Afurika Tshipemba
Hegoafrikako bandera
Bandera

Hegoafrikako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: !ke e: ǀxarra ǁke
Batasuna Aniztasunean
Hegoafrikaren kokapena
Hiriburua Lurmutur Hiria (legegilea)
Pretoria (administratiboa)
Bloemfontein (judiziala)
Hiri handiena [[Johannesburg]]
Hizkuntza ofiziala(k) Afrikaans, Ingelesa eta Zuluera,
eta Xhosera, Swaziera, Ndebelera, Hegoaldeko Sothoera,
Iparraldeko Sothoera, Tsongera, Tswanera, Vendera
Gobernua
Presidentea
Presidenteordea
Demokrazia parlamentarioa
Jacob Zuma
Kgalema Motlanthe
Independentzia
Erresuma Batutik

1961 maiatzaren 31
Eremua
• Guztira
• Ura

1.221.037 km² (25.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2001)
• Dentsitatea

Herritarra

47.432.000 (26.)
44.819.278
39 biztanle/km² (136.)

hegoafrikar
Dirua Randa (ZAN)
Interneteko domeinua .za
Telefono aurrezenbakia +27

Hegoafrika[1][2][3] Afrika hegoaldeko muturreko estatua da, Atlantiko eta Indiar ozeanoen artean kokatua. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike eta Swazilandia. Lesotho estatu txikia guztiz inguratzen du Hegoafrikak.

Hiru hiriburu ditu: Lurmutur Hiria (legegilea), Pretoria (administratiboa) eta Bloemfontein (judiziala). Hala ere, hiri handiena Johannesburg da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Hegoafrika, satelite iruditik ebakita

Hegoafrika 1.219.080 km² luze-zabal da eta, izenak berak dioen bezala, Afrika kontinentearen hego muturrean dago. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike, Swazilandia eta Lesotho, azkeneko hau guztiz inguratuz. Hegoaldean Itxaropen Onaren Lurmuturra dago, Indiako Ozeanoa eta Atlantikoa banatzen dituen lurmutur ezaguna, Lurmutur Hiriari izena ematen diona.

Duen eremu zabala dela-eta, muturreko klimak ditu: hegoaldean eta mendialdean klima epela (Mediterraneokoa bezalakoa), ipar-mendebaldean azpi-tropikala eta ekialdean erdi-lehorra. Batez besteko euri prezipitazioa 464 mm da.

Ibai nagusiak Atlantikora isurtzen den Orange eta Indikora isurtzen diren Vaal eta Limpopo dira.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Hegoafrikako historia
Jan van Riebeck Lurmuturrera iristean

Hegoafrikako historia anitza eta aberatsa da, Historiaurretik herri, kultura eta etnia ezberdinak bildu eta nahastu baitira. Boskimanoen kultura duela gutxienez 25.000 urte dago Hegoafrikan, eta bantuena duela 2 500.

Idatzitako historia europarren etorrerarekin hasi zen. Portugaldarrak iristen lehenengoak izan baziren ere, lurraldea ez zuten kolonizatu. Lehen kolonizatzaileak herbeheretarrak izan ziren, XVIII. mendearen bukaeratik aurrera, britaniarrekin lehian. Azken urteotako historia apartheid izeneko erregimen baztertzaileak eta honen amaierak markatu zuten.

[aldatu] Hizkuntzak

Hegoafrikan hamaika hizkuntza ofizial daude: afrikaansa, ingelesa, ndebelera, Iparraldeko Sothoera, Hegoaldeko Sothoera, swaziera, tsongera, tswanera, vendera, xhosera eta zuluera. Kopuruaren aldetik, Indian bakarrik daude gehiago.

Hegoafrikako hizkuntzak.

1996ko Errolda Nazionalaren arabera, ama-hizkuntza mintzatuenak zulu (9,2 milioi hiztun), xhosa (7,2 milioi) eta afrikaans (5,8 milioi) dira. Bigarren hizkuntza gisa, mintzatuenak ingelesa (2,2 milioi hiztun), afrikaansa (1,1 miloi) eta zulu (0,5 milioi).

Horretaz gain, ofizialak ez diren beste zortzi hizkuntza onartzen dira: fanagalo, khoe, lobedu, nama, ndebele, phuthi, san eta Hegoafrikako keinu hizkuntza. Hizkuntza horiek lurralde batzuetan egoera babestuagoa daukate, baina hiztun kopuru txikia dela eta, ez dute nazio osoko onarpenik jasotzen. San eta khoikhoi herrien hizkuntzak Namibia eta Botswana aldera hedatzen dira. Nolanahi ere, ehiztari-biltzaile herri hauen kultura eta hizkuntza, Afrikako beste herrien aldean hain desberdina, baztertuta egon dira oso, eta desagertzeko zorian daude.

Hegoafrikar txuri askok beste hizkuntza europarretan hitz egiten dute, portugesa (Angolako eta Mozambikeko beltzek ere mintzatua), aleman edo greziera besteak beste. Bitartean, asiar eta indiar askok Hego Asiako hizkuntzetan hitz egiten dute: telugu, hindi, gujaratera edo tamilera.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Hegoafrikaren banaketa administratiboa eta Hegoafrikako probintziak
Hegoafrikako probintzien banaketa berria (2005)

Apartheida 1994an amaitzean, Hegoafrikako 4 probintziak eta 10 bantustan independenteak desagertu ziren, 9 probintzia berriak sortzeko:

  1. Lurmutur Mendebaldea (Western Cape) : antzinako Lurmutur probintziaren hego-mendebaldea.
  2. Lurmutur Iparraldea (Northern Cape) : antzinako Lurmutur probintziaren iparraldea
  3. Lurmutur Ekialdea (Eastern Cape) : antzinako Transkei eta Ciskei bantustanak eta antzinako Lurmutur probintziaren hego-ekialdea, gehi Indiako Ozeanoko bi hegoafrikar uharteak (Marion eta Eduardo Printzearen uharteak).
  4. KwaZulu-Natal : Natal eta Zululand.
  5. Estatu Askea (Free State) : antzinako Orangeko Estatu Librea eta zenbait bantustan
  6. Ipar-mendebaldea (North West) : antzinako Transvaal mendebaldea, Lurmutur probintziaren iparraldea eta Bophuthatswana bantustana.
  7. Gauteng : antzinako Pretoria-Witwatersrand-Vereeniging.
  8. Mpumalanga : antzinako Transvaal ekialdea.
  9. Limpopo : antzinako Transvaal iparraldea.

[aldatu] Hegoafrikar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

  1. 38. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 
  2. Terminologia Bankua, Euskalterm, http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 
  3. Hegoafrika sarrera, Elhuyar Hiztegia, http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hegoafrika

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak