Zumitzezko gizona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zumitzezko gizonaren XVIII. mendeko ilustrazioa.

Zumitzezko gizona edota zumezko gizona Europan paganismo edo jentiltasun garaian, batez ere zelta herrien eremuan, druidek sakrifizio errituetan su ematen zioten zur eta zumitz edo zumezko giza itxurako irudi bat zen. Julio Zesar erromatar enperadoreak bere Commentarii de Bello Gallico (Galietako gerren gaineko Iruzkinak) idazlanean usadio honen berri eman zuen. Halere, eta garaiko erromatar iturriei aurka eginez, zeltek gizakien sakrifizioak burutzen zituztela baieztatzen duten aztarna arkeologikoak oso urriak omen dira, eta antzinako greziarrek eta erromatarrek pentsamolde hori zeltak barbaroen ideia ezkorrarekin lotuta hedatu omen zuten.

Gaur egun, neopaganismoak berreskuratu duen errituala da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]