Zuzenbide kanoniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zuzenbide kanonikoa (grezierazko kanon/κανον edo araua hitzetik eratorria[1]) Eliza katolikoak bere barne-antolakuntzarako eta eliz agintarien eta fededunen arteko harremanak erregulatzeko emandako arau-multzoa da[2].

Eliza katoliak bere sorterritik bere burua antolatzeko berezko arauak ezarri zituen, kanonak edo kontzilioen xedapenak izenekoak. Zuzenbide-ordenamendu oso hau martxan jartzeko Elizak bere arauak ez ezik bere epaitegiak ere eratu zituen.

Kontzilioen kanonak eta Aita Santuen dekretuak uztartuz, lehendabiziko bildumak edo kodeak argitaratu zituzten, ezagunena 1140 eta 1142 artean Grazianok idatzitako Concordia discordantium canonum izanik[3]. Gero Corpus Iuris Canonici agertu zen, 1917an Zuzenbide Kanonikoaren Kodea (Codex Iuris Canonici) ezarri arte. Egungo kodea 1983an Joan Paulo II.ak ezarri zuen[4].

Eliza ortodoxoak, ekialdeko elizek eta anglikanoek ere bere kodeak dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuzenbide kanoniko Aldatu lotura Wikidatan
  1. Pedro Lombardía, Parte General de Derecho Canónico, 2005.
  2.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Zuzenbide, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=zuzenbide .
  3.   Brundage, James A. (2008), The Medieval Origins of the Legal Profession: Canonists, Civilians, and Courts, Chicago: University of Chicago Press .
  4. Codex Iuris Canonici (1983)