Ängelholmeko Objektu Hegalari Ezezagunari monumentua

Koordenatuak: 56°13′55″N 12°49′15″E / 56.2319°N 12.8208°E / 56.2319; 12.8208
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ängelholmeko Objektu Hegalari Ezezagunari monumentua
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Koordenatuak56°13′55″N 12°49′15″E / 56.2319°N 12.8208°E / 56.2319; 12.8208
Map

Ängelholmeko Objektu Hegalari Ezezagunari monumentua Suediako Ängelholmeko Kronoskogen auzoan altxatu den monumentua da. Europa osoan antzeko beste bi monumentuak bakarrik daude: Emilcingo Objektu Hegalari Ezezagunari (Polonian) eta Eskoziako Livisngstonen Robert Taylorri gertatutakoari eskainitakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an eraiki zen, Kronoskogen inguratzen duten basoetako soilgune batean; garai hartan "eskala handiko proba-hegaldi" ugari ikusi ziren bertan. Ängelholmeko OHEren monumentuak 1946ko maiatzaren 18an OVNI baten lurreratzea gogorarazten du, Gösta Carlsson izotz-hockeyko jokalari suediarrak ikusi zuena. Monumentua zementuz egindako aparatuaren eta lurreratzeak utzitako aztarnen eskalako erreprodukzio bat da.[1]

Clas Svahnek, UFO-Sverigeko presidenteak, kasua ikertu zuen eta liburu bat idatzi zuen, Gösta Carlssonekin batera, gertakariari buruz. Bere ustez, ez dago froga sinesgarririk gertaera hori Carlssonek kontatu zuen moduan gertatu zela esateko.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]