Östersund
Östersund | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Västernorrland | |
Jämtlandeko konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Östersund | |
Posta kodea | 831 XX | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 63°10′45″N 14°38′10″E / 63.179175°N 14.6360064°E | |
Azalera | 27,28 km² | |
Altuera | 312 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 52.980 (2020ko abenduaren 31) 183 (2020) | |
Dentsitatea | 1.625 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 063 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | baliorik ez | |
http://www.ostersund.se |
Östersund, Suediako hiria da, Jämtlandeko konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 44.327 biztanle ditu. Suedia Iparraldeko hiri handiena da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jämtierazko Åstersånn izenetik dator eta "ekialdeko urbidea" esan nahi du, Storsjön aintziraren ekialdeko beso luze estuaren hasieran kokaturik baitago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Storsjön aintziraren ertzak aintzinatik izan dira populatuak. Frösön uhartea Jämtlandeko erdigunea izan zen eta 300 urtearen inguruan Jamtamót gotorlekua eraiki zen bertan. Frösöngo erruna-harria munduan iparralderen dagoen erruna-harria da eta kristautasunaren mugarria adierazten du.
Gotorlekutik kanpora hiria sortzeko ahaleginak egin ziren XVII mendean baina 1786 arte ez zen egitasmoa gauzatu. Jämtlandeko merkataritza oso aberasgarria zela ikusirik Suediako koroak Östersund sortu zuen merkataritzaren gunea ezartzeko eta horrela kontrolatu ahal izateko. Jämtlandarrak ordea aurka azaldu ziren eta hiriak urte luzez txiki izaten jarraitu zuen, 1820an oraindik 400 biztanle inguru zituen.
XIX mendean trenbidea iristearekin batera hiria hazten hasi zen eta berehala Jämtlandeko erreferentziagune bihurtu zen. Erdigunean harrizko etxeak eraiki ziren neogotiko edo neopizkundeko estiloan. Hainbatek aintzinako dorreen itxura hartu zuten. Udaletxeak berak ere gaztelu itxura dauka. Garai hartan herri mugimenduek indarra hartu zuten, Tenplario Onak taldeak bereziki eta hauek gogor egin zuten hiriaren industrializazioaren aurka, ohitura txarrak ekarriko zituelakoan, eta herria eskuinekoa bihurtu zen. 1918an oraindik Suedian industrializazio txikiena zuen hiria zen. 1908an Boden gotorlekua eraiki zen eta aire armada ere bertan ezarri zen. Gerra hotza izan zen bitartean militar asko egon zen hirian.
1952an sozialdemokratek lortu zuten boterea eta industriarekiko ikuspuntua erabat aldatu zuten. Östersund inguruetako biztanleek hirira jo zuten nekazal eremua hustuz. Suediako gobernuaren politiken errua zela egotzita, 1963an protesta gisa "Jämtlandeko Errepublika" izendatu zuten eta beren bandera ere atera zuten. Askatasunaren jaialdi bat ere sortu zuten, Storsjöyran, oraindik urtero ospatzen dena.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Östersund Airport (Frösön), 2002–2015; precipitation 1961-1990; extremes since 1901) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.8 | 10.3 | 17.8 | 20.5 | 26.5 | 32.0 | 33.0 | 31.7 | 25.0 | 17.8 | 12.2 | 10.8 | 33.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -3.1 | -2.3 | 1.6 | 7.4 | 12.5 | 16.5 | 19.7 | 18.1 | 12.8 | 6.4 | 1.7 | -1.3 | 7.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -6.0 | -5.3 | -1.9 | 3.4 | 8.1 | 12.2 | 15.5 | 14.3 | 9.8 | 3.9 | -0.5 | -4.1 | 4.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -8.9 | -8.4 | -5.4 | -0.5 | 3.8 | 7.9 | 11.2 | 10.5 | 6.8 | 1.5 | -2.7 | -6.9 | 0.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -38.0 | -34.6 | -32.5 | -22.0 | -9.0 | -3.0 | -1.5 | -0.8 | -5.2 | -17.7 | -25.2 | -38.1 | -38.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 27.0 | 21.4 | 22.6 | 28.3 | 34.9 | 56.8 | 75.7 | 59.9 | 58.6 | 36.6 | 31.2 | 31.1 | 484.2 |
Eguzki orduak | 32 | 70 | 156 | 199 | 242 | 256 | 259 | 201 | 132 | 87 | 40 | 24 | 1698 |
Iturria (1): SMHI Temperature Data[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI Precipitation[2] |
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vinterstaden ezizena eman izan zaio, "neguko hiria" esan nahi du. Marketing kontua da, bertan neguko kirolen erdigunea ezarri nahi izan baita. Hainbat munduko txapelketa jokatu izan dira (biathloia, skate, eskia...) bai eta hainbat Neguko Olinpiar Joko ere. Futbolean talde apalak izan ditu beti baina Östersunds FK taldeak 2106an egin zuen lehen mailarako jauzia eta 2017an Suediako Kopa irabazi du.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Östersunden ikuspegia aintzira izoztutik.
-
Udaletxea.
-
Eliza nagusia.
-
Alde zaharra.
-
Jamtli museoa.
-
Frösön uhartea.
-
Frösöbron zubia, Östersund eta Frösön artean.
-
"Jämtlandeko Errepublika"-ren bandera.