111 Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
111 akademia» orritik birbideratua)
111 Akademia
Datuak
MotaBilgunea eta Irakurle kluba
HerrialdeaGipuzkoa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2008
AurrekoakBeterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena
webgune ofiziala

111 Akademia Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da. Ia 200 irakurlek parte hartzen dute egitasmo honetan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta urtero 111 Akademia saria ematen dute. Euskal irakurle guztiak akademiakide izan daitezke.[1] 111 Akademia saria 111 Akademiak urtero banatzen duen literatura sari bat da, euskarazko lan bat sariztatzen duena. Aurretik, 2011 urte arte, ekimena Beterriko Liburua Saria izena zuen saria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal literaturazaleak elkartzen ditu 111 Akademiak. 2008. urtean sortu zuen akademia Manuel Larramendi Kultur Bazkunak eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetako literaturazaleak elkartzen ditu. Une honetan 170etik gora dira, gehienak Gipuzkoan. Baina Larramendi Bazkunak ez zuen 111 Akademia hutsean sortu; 1996. urteaz geroztik Beterriko Liburua izeneko literatur saria antolatzen zuen, zeinaren helburua euskal literaturgintzan urte beteko uztak utzitako liburuen artetik irakurleek gogokoen dutena saritzea izan den. 1998. urtetik aurrera izen bereko aldizkaria. Beterriko Liburua argitaratzen hasi zen eta, horrela, apurka-apurka, gerora 111 Akademia izango zenari gorputza eman zion.[2] 2006tik Amaia Goikoetxea Orbegozo Akademiaren koordinatzailea da.[3]

Kontaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Arantzibia plaza , 4 - 5 Behea. 20140 Andoain. Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943 300 732
  • Email: akademia@111akademia.com

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]