1855eko Espainiako greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
1855eko greba orokorra» orritik birbideratua)

1855eko Espainiako greba orokorra, Espainiaren historiako lehen greba orokorra da. 1855ean gertatu zen, eta nahiz eta Katalunian soilik gertatu zen (Espainiako industriaren zentroa zelako), Espainiaren historiako lehen greba orokor gisa hartzen da bere garrantziagatik. Elisabet II.aren erreinuan gertatu zen.[1]

Testuinguru politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1854eko iraultzaren arrakasta, ekainaren 30ean Leopoldo O'Donnell jeneralaren hitzaldiarekin hasi zena eta Frantzia eta Britainia Handiaren elkartasuna jaso zuena, herritarren matxinada batekin amaitu zen. Honek Bienio Progresistari (1854-1856) hasiera eman zion, Baldomero Esparteroren gobernu berriari.[2][3][4]

Katalunian, gainerako Espainian ez bezala, 1855eko Iraultzak langile askoren parte-hartzea izan zuen.

Grebaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileak hasiera batean, makinismoaren aurka mobilizatu ziren, ehungintzako lanaren zati garrantzitsu eta handi bat mekanizatzen baitzuen.

1854eko Iraultzan lortutako askatasun berriari esker eta Esparteroren gobernuaren tolerantziari esker, langileen erakundeak sortu ziren, 30 izatera iritsi zirenak. Baina Kataluniako jeneral berriak, Zapatero jeneralak, tolerantziarekin amaitu eta langile mugimendua erreprimitzen zuen politika hasi zuen.[5]

1855eko apirilaren 30ean, Bartzelonako gobernadore zibilak fabriken itxierak eta lan-uzte kolektiboa debekatu zituen, horrez gain, langile erakundeak funtzionatzen jarraitzeko gobernuaren baimena behar zutela esan zuen. Hiru aste beranduago, maiatzaren 21ean, langileek aurreko udan egindako lorpenak ezeztatzen zituen orden bat atera zuen. Ekainaren 6an, José Barceló (Iruleen Erakundeko nagusia) exekutatu zuten, jeneralaren hitzetan, lapurreta eta hilketa baten zirikatzailea izateagatik. Ekainaren 21ean, jeneralak langile erakundeen aurkako pauso erabakigarria eman zuen, hauek debekatu zituenean. Erabilitako argudio faltsuetako bat, hauek karlisten alde zeudela zen.

Hamaika egun beranduago, greba orokorra aldarrikatzen da Bartzelonan, Espainiaren historiako lehena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Historia de España, Pierre Vilar (1947), Crítica, 2008, ISBN 84-7423-949-4, 160. orrialdea.
  2. Conflictividad social y revuelta política en Zaragoza, 1854-1856, Vicente Pinilla Navarro, Diputación General de Aragón, 1985, 206. orrialdea.
  3. La financiación exterior del capitalismo español en el siglo XIX, María Teresa Costa, Editions de la Universitat de Barcelona, 1982, ISBN 84-7528-051-X, 43. orrialdea.
  4. (Gaztelaniaz) Laso Prieto, José María. Historia del movimiento obrero en España. (Noiz kontsultatua: 2006ko ekaina).
  5. Fontana, Josep (2007). La época del liberalismo. Vol. 6 de la Historia de España, dirigida por Josep Fontana y Ramón Villares. Barcelona: Crítica/Marcial Pons. ISBN 978-84-8432-876-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]