2016ko EHUko errektore hauteskundeak
![]() | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2016ko azaroaren 24a | ||||||||||||||||||||||||||
Mota | hauteskunde | ||||||||||||||||||||||||||
Hautatu duen kargua | Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea | ||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzea | |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Hauteskunde emaitza
![]() | |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
![]() |
2016ko Euskal Herriko Unibertsitateko errektore hauteskundeak 2016ko azaroaren 24an izan ziren, eta 2020. urtera arte EHUko errektorea izango zena hautatu zen. Nekane Balluerka Lasa Portaera Zientzien Metodologiaren irakaslea izan zen hauteskundeetara aurkeztu zen hautagai bakarra, eta hautesleek haren alde ala zuri soilik bozkatu ahal zuten beraz. Hautatua izateko nahiko zuen zenbatutako botoen heren bat eskuratzearekin, eta langa hori aise gainditu zuen, botoen bi herenekin. Horrela, Balluerka EHUko errektore hauteskundeak irabazi zituen lehen emakumezko errektorea izan zen (Arantza Mendizabal jarduneko errektorea izan zen 1985-1986 artean, baina ez zen hauteskundeetara aurkeztu).
Hauteskunde sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
EHUko hauteskundeetan, 48.207 lagunek dute bihar bozkatzeko eskubidea, baina boto bakoitzak ez du balio berdina. Hautesleak bost sektoretan daude banatuta, eta botoak zenbatzean sektorearen arabera botoak gehiago edo gutxiago balio du.[1]
Sektorea | Erroldatuak | Botoen balioa |
---|---|---|
A sektorea: Irakasle doktore iraunkorrak |
2.198 | %56,25 |
B sektorea: Irakasle iraunkor ez-doktoreak |
311 | %7,5 |
C sektorea: Gainerako irakasle eta ikertzaileak |
2.965 | %2,09 |
D sektorea: Ikasleak |
40.352 | %22,08 |
E sektorea: AZP administrazio eta zerbitzuetakoak |
1.879 | %12,08 |
Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hautagaia | A sektorea | B sektorea | C sektorea | D sektorea | E sektorea | Guztira | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Botoak | % ponderatu gabe | % ponderatua | ||||||
Nekane Balluerka | 1.150 | 138 | 602 | 1.074 | 714 | 3.678 | %64,19 |
%66,31 |
Zuriak | 471 | 67 | 230 | 873 | 411 | 2.052 | %35,81 |
%33,69 |
Baliogabeak | 22 | 0 | 20 | 85 | 9 | 136 | ||
Guztira | 1.643 | 205 | 852 | 2.032 | 1.134 | 5.866 | ||
Parte hartzea | % 74,7 | % 65,9 | % 28,7 | % 5 | % 60,3 | % 12,3 |
