2017ko urriko Muqdishoko atentatua
![]() Leherketaren eragina inguruko etxebizitzetan. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 2017ko urriaren 14a |
Ordua | UTC+03:00 |
Lekua | ![]() 2°02′27″N 45°20′33″E / 2.04083°N 45.34250°E |
Eraso mota | Bonba-kamioiak |
Hildakoak | 320tik gora |
Zaurituak | 500dik gora |
Egilea | Jakiteke |
2017ko urriko Muqdishoko atentatua, urriaren 14an, Somaliako Muqdisho hiriburuan jazotako bonba-kamioi bidezko leherketa izan zen. Erasoak gutxienez 320tik gora hildako eta 500dik gora zauritu eragin zituen.[1]
Atentatuaren egilea nor den jakiteke dago eta orain arte inongo talde armatuk ez du egiletzarik aldarrikatu. Abdullahi Mohamed somaliar presidenteak atentatua gogor gaitzetsi eta hiru egunetako dolu nazionala ezarri zuen.