400 metro hesidunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

400 metro hesidunak, 400 metro hesiak edo 400 metroko hesi lasterketa atletismoko proba olinpiko bat da. 400 metroko atletismo pista estandarrari bira oso bat ematean datza, lasterkari bakoitzaren bidean hamar hesi jarrita. Lasterkari bakoitzak bere kalean egin behar du lasterketa osoa, hamar hesiak gaindituta. Hesiok erori egiten dira haien kontra talka eginez gero, lasterkariek min har ez dezaten. Hesiok jotzeagatik zigorrik ez duten arren, lasterkariek nahiago dute hesiak ukitu gabe gainditzea, ukitzeak abiadura kentzen baitie.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo Monreal, 400 metro hesidunetan gehien nabarmendu den euskal herritarra, bi Olinpiar Jokotan aritua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]