Chiriqui
Chiriqui | |||
---|---|---|---|
Panama | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Panama | ||
ISO 3166-2 | PA-4 | ||
Hiriburua | David (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 8°26′N 82°26′W / 8.43°N 82.43°W | ||
Azalera | 6.490,9 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 416.873 (2010) | ||
Dentsitatea | 64,22 bizt/km² |
Chiriquí Panama hego-mendebaldeko probintzia da. 6.548 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 456.482 biztanle zituen.[1] Hiriburua David da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panamako hego-mendebaldean dago. Iparraldean Bocas del Toro probintzia eta Ngobe Bugle eskualdea ditu, mendebaldean Costa Rica, ekialdean Veraguas, eta hegoaldean Ozeano Barea. Ozeano Bareko kostan dagoen Chiriquiko golkotik hartzen du izena. Probintzia honetan dago Barú sumendia (3.475 metro), Panamako altuera gorena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarrak bertara iritsi baino berrehun urte lehenago indar handiko kultura zen chiriquia; egungo Chiriqui probintzian eta Costa Rica hegoaldean zabaldu zen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza (bananak, kafea, kakaoa, artoa, tabakoa, azukre kanabera eta barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda) dira ekonomiaren oinarriak. Lurpeko aberastasunak daude: kobrea, harrikatza eta urrea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Superficie, población y densidad de población en la República según provincia, comarca, distrito y corregimiento. Censos de 1990 a 2010, Instituto Nacional de Estadística y Censo (INEC), contraloria.gob.pa (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).