Genista ausetana
Genista ausetana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Genisteae |
Generoa | Genista |
Espeziea | Genista ausetana Talavera, 1999 |
Basionimoa | Genista cinerea subsp. ausetana |
Genista ausetana Fabaceae familiako zuhaixka da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1,5 metro gainditu dezakeen zuhaixka tentea, arantzagabea, kolore hauskarakoa. Adar malgu eta ildokatu ugari ditu, zaharrak hostogabeak eta pulbinulo nabariekin, gazteak ilaundunak eta hostotsuak. Hostoak eseriak, txandakatuak, ilaundun-zetakarak azpialdean, estipula gabeak.
Loreak, orokorrean bikoteka, hosto (2-3) faszikulatuen galtzarbean jaiotzen dira, luku luze eta etenak osatuz; pedizeloek bi brakteola dituzte, erdialdera kokatuta; kaliza trinkoki iletsua; estandarteak ile zetakarak ditu erdiko lerroan, eta gilaren luzera berdinekoa da, azken hau ilaunduna izanik. Leka iletsu-zetakara, 2-5 hazirekin.
Maiatzetik uztailera loratzen dira.
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru mota ezberdinetan agertzen da. Izaera pirofitoa du zenbait lekutan, hau da, erretako lurrak berehala kolonizatzen ditu.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneo mendebaldeko espeziea da. Penintsula Iberiarreko mendietan, Frantzia hegoaldean eta Afrika iparraldean hedatzen da. Euskal herrian agertzen dena, subsp. ausetana Bolós Vigo, ekialdeko Pirinioak eta Pirinioaurretatik Nafarroa erdi-ekialdera iristen da (Izko mendizerra, Peña mendia).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iñaki., Aizpuru,. (1990). Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken gidaliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia ISBN 8475429068. PMC 863179364. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).