Encyclopedia of Life

Wikipedia, Entziklopedia askea
EOL logo.svg Encyclopedia of Life
Home page of EOL - ua.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea 2008
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntza ingelesa
eol.org
Entziklopediaren anagrama.

Encyclopedia of life edo EOL (italieraz: Biziaren Entziklopedia) Interneten bidez elkarlanean egindako bio-entziklopedia da. Helburua Lurrean dagoen bizidunen espezie bakoitzarentzako artikulu bat egitea da. Artikulu horietan testuarekin batera, irudiak soinuak, bideoak eta grafikoak bildu nahi dituzte.[1] Ideia 2007an sortu zen eta 2008an martxan jarri zen. Hasiera batean bost erakunde zientifiko handiek 50 milioi dolar jarri zuten proiektua martxan jartzeko.

Lehenengo zuzendaritza batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an zuzendaritza batzordea antolatu zen erakunde hauekin:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko martxoan E. O. Wilson biologoak bere ametsa azaldu zuen, hau da, horrelako proiektua egiteko finanziazioa. Ideia TED konferentzian azaldu zuen. Urte bereko maiatzaren 9an ametsa egia egin zen: bost fundazio zientifikoek proiektuari lehenengo laguntza iragarri zuten. Nolabait wikipedia entziklopediaren eredua izan zen baina egiten artikuluak espezialisten eskuetan daude.

2011an EOLek zazpirehun mila espezie zituen jasota eta haiekin milaka argazkiak eta informazioak. Urteen poderioz ekimenaren batzordebetearazlearen konposizioa aldatzen joan zen. Horrela, 2012an erakunde hauek zeuden: Atlas of Living Australia, Biodiversity Heritage Library, Chinese Academy of Sciences, CONABIO, Field Museum, Harvard University, Bibliotheca Alexandrina, MacArthur Foundation, Marine Biological Laboratory, Missouri Botanical Garden, Sloan Foundation eta Smithsonian Institution.

2018an 1.961 433 espezie eta goi taxoiak jasota zeuden.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako ikuspegia animaliekin eta landareekin hastea zen. Ondoren onddoak eta mikrobioak hartuko ziren. Azkenik, desagertutako espezieak ere jaso nahi dituzte. Datu-basea urtero joango da handitzen zeren eta espezie berriak urtero aurkitzen baitira.

Proiektuaren misioa, bestetik, balizko kontsultak egiteko tresna bat haurren, ikasleen, irakasleen, zientzialarien eta publikoaren eskuetan jartzea da. Entziklopedia hizkuntza desberdinetan bertsioak izatea nahi dute, gainera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Odling-Smee, Lucy. "Encyclopedia of Life launched". [1]
  2. https://eol.org/docs/what-is-eol/eol-history

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]