Edukira joan

Neskatxa etzanda (Boucher)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:47, 20 abuztua 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
'Neskatxa etzanda'
Jatorria
Sortzailea(k)François Boucher
Sorrera-urtea1752
IzenburuaRuhendes Mädchen
MugimenduaRococo painting (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak59,5 (altuera) cm
Genero artistikoabiluzia eta genero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena

Neskatxa etzanda, baita ere Mademoiselle Louise O'Murphyren erretratua (frantsesez Portrait présumé de Marie-Louise O'Murphy), François Boucher (1703-1770) margolari frantsesaren margolan ospetsu eta, modeloaren adinagatik, eskandalagarria da. Modeloa Marie-Louise O'Murphy (beste izenekin ere ezaguna: "Mademoiselle de Morphy", "la belle Morphise", "Louise Morfi" edo "Marie-Louise Morphy de Boisfailly"), Luis XV.a Frantziakoaren amorantea zen eta margolanerako jarri zen une hartan hamalau urte zituen. Koloniako Wallraf-Richartz Museumen erakusten da gaur egun. 1752an Boucherrek antzeko beste margolana egin zuen eta hori Munichen,Alte Pinakothekan, erakusten da. Halaber, Boucherrek berak erreplika asko egin zituen. Frantziako Rokoko mugimenduaren margolan probokatzaileena bezala ezaguna da. Obra Abel-François Poisson de Vandièresek erosi zuen, bere bulegoa txikia eta oso beroa zelako.[1]

Munichen Alte Pinakothekan gordetzen den margolana (1752).

Margolanean erabat biluzik dagoen neska gaztea ikusten dugu, bere konplemento bakarra diadema urdin bat izanik. Ahoz behera dago, antza, adina kontutan izanda, Boucher aurretik margotzeko ausardia izan ez omen zuelako.[2] Dena dela, neskak hankak irekita ditu ikusleari gonbite erotikoa egingo balio bezala. [3]Damasko horia koloreko diban dotore baten gainean dago eta, orokorrean, luxua nabaritzen da. Lerro guztiak neskaren ipurdian bat egiten dute, margolanaren erdiaren inguruan.

Koloreak deigarriak dira: haragiaren arrosak horia eta zuriaren gainean gure atentzioa nekaren anatomiara erakartzen du. Lurrean bi lore gorri ikus ditzakegu, emetasunaren sinboloak. Ezkerrean liburu ireki bat ikusten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]