Oboide
Itxura
Oboidea arrautza itxurako kurba itxi laua da, lau zirkunferentzia-arkuz osatua: zirkunferentzierdi bat; bi zirkunferentzia-arku berdinak eta simetrikoak; eta beste zirkunferentzia-arku bat, desberdina. Oboideak bi ardatz ortogonal ditu, handia eta txikia izenekoak. Lau kurbadura-zentro ditu; eta, obaloak ez bezala, simetria-ardatz bakarra du.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estolderietan erabiltzen diren hodiek (haien zeharkako ebakidurak, zehatzago) oboide itxura daukate. Forma berezi horrek, beheko aldera proportzionalki estutzen denez, hondakinak jalkitzea eragozten du, uraren abiadura maximoaren eta emariaren arteko erlazioa optimizatzen baitu (Poiseuille-ren legea).
Estolderia mota hori viktoriar garaian sortu zuten, Brighton-en (Ingalaterra).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Ovoide: trazado geométrico.
- (Gaztelaniaz) Curvas técnicas y cíclicas: ovoide.[Betiko hautsitako esteka]