Asfalto aintzira
Itxura
Asfalto aintzira, edo mundrun, naslika edo alkaternazko putzua, lurrazpiko asfaltoa gainazalera irteten den formazio bat da, betun isuri baten ondorioz. Gainazalean laku edo putzu bat osa daiteke, batzuetan urarekin nahastua[1].
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Venezuelako Sucre estatuan dago munduko asfalto aintzira handiena, Guanoco aintzira, 4 km²-ko azalera eta 75 milioi upeleko asfalto natural bolumena duelarik[2].
Garrantzia eta hedadurari dagokionez Trinidad uhartean dagoen Pitch Lake aintzira bigarren postuan legoke. Ezaguna da halaber La Brea aintzira Los Angeles hiriaren erdian, aztarnategi paleontologiko nabarmena aintzirako mundrunean kateatuta hildako hainbat animaliaren hondakinak aurkitu dituztelako bertan[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) iAgua, redaccion. (2014-11-07). «Lagos de asfalto: Así son estos particulares yacimientos naturales de betún» iAgua (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ Sucre, Turismo. «Lago de Asfalto Guanoco, Península de Paria | ☛ Clic Aquí +Info» Turismo Sucre (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ (Ingelesez) «Tar Pits of the World | La Brea Tar Pits» tarpits.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).