Trinidad
Trinidad | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | El Cerro del Aripo (en) ![]() |
Garaiera | 940 m |
Luzera | 140 km |
Zabalera | 97 km |
Azalera | 4.768 km² |
Eponimoa | Hirutasun |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 10°27′38″N 61°14′55″W / 10.460555555556°N 61.248611111111°W10°27′38″N 61°14′55″W / 10.460555555556°N 61.248611111111°W |
Honen parte da | Haizealdeko uharteak Antilla Txikiak |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
Leku geografikoa | Antilla Txikiak |
- Artikulu hau Karibeko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trinidad (argipena)».
Trinidad[1] Karibe itsasoan dagoen uhartea da, Trinidad eta Tobago eta Antilla Txikien handiena. Trinidad Venezuelako ekialdeko kostaldetik hamar kilometrotara dago. Uharte eta herrialdearen hiriburua, Port-of-Spain, ipar-ekialdean kokatzen da eta bigarren hiri nagusia, San Fernando, hego-mendebaldean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kristobal Kolonek 1498ko uztailaren 31ean bere hirugarren bidaian aurkitu zuen Trinidad. 1530an Espainiak, Antonio Sedeño buruzagi zela, uhartea okupatu eta Trinidadeko probintzia sortu zuen, baina bertokoen jarrera bortitzaren eraginez bi urte geroago utzi zuen.
Gero Espainiarrak itzuli ziren, 1596an Trinidad Guyanako probintzian administratu zuten eta 1777an Venezuelari lotu zuten. 1797, Erresuma Batuak uhartea konkistatu zuen, 1640an Herbehereek eta 1677an Frantziak kale egin ondoren.
1802ko Amienseko Itunaren arabera, Espainiak britainiarren jabetza onartzen du.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Trinidad Trinidad eta Tobagoko hogeita hiru uharterik handiena da eta biztanle gehiago duena. Trinidadek 4.769 km² azalera du eta 10º3' I 60º55' M eta 10º50' I 61º55' M koordenaden artean kokatzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .