Ezkongabeen Eguna
Ezkongabeen Eguna | |
---|---|
11.11, Ezkongabeen Eguna | |
Mota | Komertziala |
Data | |
Data | Azaroaren 11 |
Ezkongabeen Eguna[1] (txinera sinplifikatuz: 光棍节; pinyinez: Guānggùn Jié; Wade–Giles: Kuang-kun chieh) edo 11 bikoitza (txinera sinplifikatuz: 双11) Txinan jatorria duen ospakizun egun ez-ofiziala da, bikote-harremanik ez duten pertsonek urtero azaroaren 11n harrotasunez ospatzen dutena. 2009az geroztik, ordea, erosketak egiteko eguna ere bada.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospakizuna Nanjingeko Unibertsitateko ikasle batzuek sortu zuten 1993an, Txinako gizarte tradizionalean ezkongabe izatea harrotasunez ospatzeko. Hasieran gizonezkoek bakarrik ospatzen zuten. Handik gutxira, Txinako beste unibertsitatetara zabaldu zen ohitura bilakatuz. Horren ondorioz, gizartera hedatu zen.
2009an Alibaba Txinako merkataritza elektronikoko etxeak eguna bere egin zuen, eta deskontu ugari eskaini zituen 24 orduz. Horrek, ospakizunaren merkantilizazioa ekartzeaz gain, kontsumo-egun bilakatu zuen. Horrekin batera, ospakizuna nazioartera hedatuz joan da eta gaur egun erosketa-bolumen handieneko eguna da mundu osoan. Izan ere, tankerako Ostiral Beltz eta Astelehen Zibernetiko kontsumo-egunei gailentze zaie bai fakturazioari, bai erosle-kopuruari dagokionez.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Garaikoetxea, Eider. (2015-11-11). «'Ezkongabeen Eguna', Txinako maratoi kontsumista, abian» EITB (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).