Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Biguri (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:45, 26 maiatza 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Bizi-funtzioak

Eduki-taula

Ume jaioberria.

Bizi-funtzioak izaki bizidunek beren bizitzan zehar betetzen dituzten hiru prozesuak dira: izaki bizidunak elikatu egiten dira, arnasa hartzen dute, hondakin-substantziak askatzen dituzte, inguruneko aldaketak hautematen dituzte eta horiei erantzuten diete, hazi eta ugaldu egiten dira. Horiek guztiak izaki bizidunen bizi-funtzioak dira; materia bizigabeak ez du inolako bizi-funtziorik.

Bizi-funtzioak hiru multzo nagusitan banatzen dira:

  • Erlazio-funtzioa: funtzio honi esker, izaki bizidunen organismoa ingurunearekin erlazioan jartzen da. Erlazio horri esker, bizidunek beharrak asetu, beste bizidunekin harremanetan jarri, beren burua babestu eta ingurunean gertatzen diren aldaketei aurre egiteko aukera daukate.
  • Nutrizio-funtzioa: funtzio honi esker, izaki bizidunek beharrezkoak dituzten mantenugaiak lortzen dituzte. Izaki bizidunek ingurunetik ateratako hainbat substantzia hartu behar dituzte bizirik iraun ahal izateko; horri elikadura deitzen diogu. Elikaduraren bitartez izaki bizidunek hartzen dituzten substantzia horiek beraien zelulen barrura iristen direnean, erreakzio kimiko batzuk gertatzen dira eta energia sortzen dute. Izan ere, energia behar-beharrezkoa da, materiarekin batera, izaki bizidunek bizirik jarraitzeko eta bizi-funtzio guztiak betetzeko. Prozesu horri nutrizioa deitzen zaio.
  • Ugalketa-funtzioa: funtzio honi esker, izaki bizidunen organismoak itxura bereko organismoak sortzen dituzte, espeziearen iraupena ziurtatzeko.