Lankide eztabaida:Koldo Biguri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Koldo Biguri, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 14:14, 6 Martxoa 2009 (UTC)

Artikuluak beste hizkuntza batzuetan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo Biguri, ongi etorri euskal Wikipediara. Leonardo Sciascia artikulua sortu duzula ikusi dut, baina italieraz dagoela. Kontuan izan euskal wikipedian nahiago dela artikuluak zuzenean itzulita sortzea, eta ez beste hizkuntza batean dagoen artikulua igotzea. Hobe da, beraz, artikulua itzuli eta gero igotzea.--Assar; (erantzun hemen) 12:08, 12 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo berriro. Ondo, ulertuta zuen arrazoiak. Hala ere, kontuan izan euskal wikipedian euskara ez den beste hizkuntza batean dauden artikuluak zuzenean ezabatzen direla. Hemendik jende asko igarotzen da, eta gauzak erdi eginda geratzen dira askotan, eta gero gainerakook zuzendu behar izaten ditugu. Horregatik ez ditugu gustuko atalak beste hizkuntza batzuetan dauzkaten artikuluak, ezta (beste jokabide baztergarri bat aipatzearren) atalen izenburuak soilik dauzkaten artikuluak, esaterako berilio artikulua. Nahiago genuke artikulua itzultzen zoazten heinean igoko bazenute wikipediara, atalka, italierazko testurik jarri gabe. Ah, eta ez ahaztu artikulua "wikitzea" (estiloa zuzentzea, interwikiak jartzea, kategorizatzea).
Amaitzeko, wikipediako kolaboratzaileren batekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, hobe da bakoitzaren eztabaida orrian egitea, eta zuzenean artikulu bati buruzko zerbait denean, oraingoan bezala, artikuluaren eztabaida orrian idaztea. ez dakit ikusi duzuen, baina izan dugu eztabaidatxo bat Leonardo Sciascia artikuluari buruz. Ah, eta ez ahaztu eztabaidetan egiten dituzuen ekarpenak sinatzea.--Assar; (erantzun hemen) 15:17, 13 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo, berriro:

Kontuan izango dut zuk esandakoa; eta arazorik ez daukat Sciasciari buruzkoa oraingoz ezabatzen baduzue. Barkatu hasi-berriaren ezjakintasuna: joango naiz ikasten. Ondo izan.

Kaixo, Koldo:Euskarazko Wikipedian Leonardo Sciasciari buruzko artikulua italieraz (!) zegoela ikustean, harridura handia izan nuen, eta berehala utzi nuen ohar bat idatzita (irakurrita izango duzu honezkero), hori nolatan onartzen zuten galdetzeko. Oraintxe bertan irakurri dut euskarazko Wikipediari dagokionez zure itzulpen-klaseetarako daukazun egitasmoaz adierazi duzuna, eta, "euskarazko" Wikipedian euskaraz bestelako hizkuntzak erabiltzea txukuna iruditzen ez zaidala esan nahi dizudan bezalaxe, adierazi nahi dizut, halaber, ideia benetan bikaina iruditzen zaidala zure hori, eta jardun-ildo horri tinko heltzera animatu nahi zaituztet bai zu bai zure ikasleak ere. Ongi etorri, beraz, "euskarazko wikipediagintzara".--Belkoainpe 02:12, 14 Martxoa 2009 (UTC)

Zubi infotaula[aldatu iturburu kodea]

Koldo, zubientzako infotaula bat sortu dut, hemengo hau, eta Rialto zubia artikuluan txertatu dut. Ez ditut taularen ezaugarri guztiak sartu, soilik lehen hirurak. Besteak zuek osa ditzakezue txantiloian nola deitu ditudan begiratuta. Giltza hirukoitzen artean dauden gakoak erabili behar dituzue, nik Rialto zubia artikuluan jarri ditudan bezala.--Assar; (erantzun hemen) 19:27, 23 Martxoa 2009 (UTC)

Berunezko urteak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo! Berunezko urteak artikuluan erreferentziak ager daitezen aldaketatxo bat egin dut. Esan nahi nizun azken bi irudiak ez direla ikusten ez daudelako Wikimedia Commons proiektuan, askeak ez baitira. Italierazko Wikipedian jarriko zituzten Fair use delakoa onartzen dutelako (guk ez dugu hori aplikatzen, bozketa baten ondorioz). Galdetu lasai! Addo!--Unai (esan) 18:29, 28 Martxoa 2009 (UTC)

Anni di piombo2.jpg[aldatu iturburu kodea]

--Janfri; bai esan? 09:11, 31 Martxoa 2009 (UTC)

Koldo: Irudiak Wikimedia Commons proiektura igo behar dira. Bertan izena eman (Euskal Wikipedian bezala) eta irudiak igo. Horrela, Wikipedia guztietarako irudi bakarra igotzen da. Gogoratu lizentzia askea izan behar dutela. Galdetu lasai.--Unai (esan) 11:02, 3 Apirila 2009 (UTC)

Koldo, irudiak euskal wikipediara igotzen jarraitzen duzu. Kontuan izan Unaik esan duena: irudiak igotzekotan, Wikimedia Commons-era igo behar dira.--Assar; (erantzun hemen) 13:17, 3 Apirila 2009 (UTC)
Kaixo, Commonsen ikusi dudanagatik, eztabaida bizia dago Italiako legediak jabego publikoari buruz esaten duenaren inguruan, hemen. Dirudienez, Italiako legedi berrienak dio edozein argazki jabego publikora igaroko dela argazkia egin zenetik 20 urte pasatuta, betiere argazkiak balio artistikorik ez badu. Auzia da herrialde gehienetan epe hori askoz luzeagoa dela. Espainian uste dut 70 urte direla argazkiaren egilea hil zenetik. Bestalde, Europar Batasuneko zuzentarau batek Italiakoak baino epe luzeagoak ezartzen omen ditu. Commons-eko irudiak mundu guztian erabiltzen direnez, polemikatxo bat dago hor, eta horregatik Commons-era igotzearen aurka daude batzuk, eta alde besteak, eta kontu hori konpondu arte ez dut uste argazkiok Commons-en gordetzen utziko dutenik. Kontuan izan Wikipedian eta Wikimediaren proiektu guztietan gordetzen diren eduki guztiek lizentzia librea izan behar dutela. Commons-era ezin direla igo ikusita, eta hemengo legedia Italiakoa baino zorrotzagoa dela ikusita, nik etsi egingo nuke eta ez nituzke argazkiak euskarazko artikuluan sartuko.--Assar; (erantzun hemen) 14:14, 3 Apirila 2009 (UTC)
Euskarazko wikipedian argazkiak sartzen ez uztearen arrazoi nagusiak bi direla uste dut (ni ez nengoen hemen hori erabaki zenean): Wikimedia fundazioak multimedia fitxategiak gordetzeko duen espazioa alferrik ez galtzea, eta irudiak mundu guztiarentzat eskuragarri egotea.--Assar; (erantzun hemen) 14:16, 3 Apirila 2009 (UTC)

Argazki berriak erabiltzekotan, egileak lizentzia librearekin argitaratu dituenak soilik. Adibidez, Berunezko urteak artikuluan erabili dituzuen biak. Goian idatzi dudana ikusita, hobe italierazko wikipediatik irudiak ez hartzea. Commons-etik zuzenean hartzea hobe. Adibidez, hemendik.--Assar; (erantzun hemen) 13:20, 6 Apirila 2009 (UTC)

Irudiak (berriz ere)[aldatu iturburu kodea]

--Unai (esan) 10:45, 20 Apirila 2009 (UTC)

Irudiak (enegarren aldiz)[aldatu iturburu kodea]

Irudi guztiak Wikimedia Commons proiektura igo behar dira, Wikipedia guztiek erabili ahal ditzaten. Galdetu lasai. --Unai (esan) 14:27, 29 Urria 2009 (UTC)

Kaixo! Ideia bikaina da, egia esan. Agian Ikastolen Elkarteak interesa izan dezake gaian, behin egon bainintzen eurekin Wikipediaren funtzionamenduaz mintzatzeko. Tamalez nahikoa lan dut hemen beste batean hasteko (eta ez nuke jakingo nola hitz egin adin tarte horretako gazteei). Ondo segi! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:37, 14 azaroa 2015 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Biografia_infotaula_automatikoa[aldatu iturburu kodea]

Egun on Koldo! Theklan-ek sortu zuen eta wikidatatik ateratzen ditu datuak. Ez dut Vikidia ezagutzen, baina igual kodea kopiatuz lortuko duzu. Ondo izan! -Marklar (eztabaida) 10:54, 16 apirila 2017 (UTC)

Iepa! Ez dut uste Vikidiak zuzenean har ditzakeenik datuak Wikidatatik, eta, posible izatekotan, ziurenik kode asko ukitu beharko da horretarako. Txantiloi sistema bat sor daiteke datuak semi automatikoki kopiatzeko, baina biografiekin hori ia ezinezkoa iruditzen zait. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:58, 16 apirila 2017 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:47, 20 apirila 2018 (UTC)

Artikulu bikoiztuta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo! Herenegun artikulu berri bat editatu nuen Txikipedian, zirkulazio-aparatuarena. Euskarazko Wikipedian zirkulazio-aparatua artikulua ikusi, Txixipedian ez zegoela ohartu, eta editatzeari ekin nion... Kontua da gero konturatu nintzela, Kategoria:Anatomia sailkatzerakoan, bazegoela beste artikulu bat Txikipedian, zuk sortua, zirkulazio-aparatuarena. Zuk "zirkulazio-aparatua" deitu zenion zure artikuluari, eta nik "zirkulazio-aparatu". Normalean Wikipedian editatzen dugunean ez dugu artikulua jartzen ("esne" artikulua editatzen dugu, ez "esnea"), eta horregatik nik "zirkulazio-aparatu" idatzi nuen.... Tira, kontua da orain gai beraz bi artikulu ditugula. Nola konponduko dugu? Nahi al duzu zuk zure artikuluaren zati esanguratsuenak nirean txertatu? Ala alderantziz egingo dugu? Zuk egin proposamena, ni moldatuko naiz. Segi ondo, eta barkatu sortutako korapiloa.-Josu (eztabaida) 20:01, 7 maiatza 2018 (UTC)

Bai, badakit. Uste dut zu ni baino adituagoa zarela. Kasu horretan, artikulu bakarrean bildu eta bestea kendu. Hori bai, Txokoan edo idatziko dut nire ustez irizpide okerra dela hitz anitzeko itemak mugagabean ipintzea. Eztabaidatu al da honetaz?--Koldo Biguri (eztabaida) 09:24, 10 maiatza 2018 (UTC)

Artikulu bikoiztua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo! Ez dakit eztabaidatu den zuk aipatzen duzuna, nik ez dut eztabaida hori gogoratzen, baina auskalo.....Nolanahi ere, ondo iruditzen zait Txokoan zuk mezu bat uztea. -Josu (eztabaida) 15:00, 11 maiatza 2018 (UTC)

Txikipediako «Biztanleriaren dentsitate» eta «Biztanleriaren dentsitatea» artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo. Uste diat ez dagoela artikulu horietako bat ere ezabatu beharrik. Txikipediako «Biztanleriaren dentsitate» artikulua ezabatu beharrean, birzuzenketa bihurtu diat, irakurleak «Biztanleriaren dentsitatea» artikulura bideratzeko. Gainera, «Txikipedia:Biztanleriaren dentsitatea» artikulutik Wikipedia orokorreko artikulura jotzeko fitxan, birzuzenketa jarri diat «Biztanleriaren dentsitate» artikulura. Horrela, Txikipediako «Biztanleriaren dentsitatea» eta Wikipedia orokorreko «Biztanleriaren dentsitate» artikuluak elkarri lotuta geratu dituk. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2018-06-06, 21:26 (UTC)

Ondo, eskerrik asko. Bestetik, non eskatu beharko nuke artikuluen ikuskapena egin ahal izateko pribilegioa?--Koldo Biguri (eztabaida) 10:40, 7 ekaina 2018 (UTC)
Wikilari bat administratzaile bihurtzeko, lehendabizi hautagaitza aurkezten duk Txokoan. Hor eztabaidatu eta gero, bozketa orri bat ireki behar duk. Hemen aurkituko dituk argibide gehiago. --Xabier Armendaritz 2018-06-07, 11:18 (UTC)

Txikipedia lotura txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Koldo. {{txp}} sortu dut, Txikipedia loturak erosoago txertatzeko. Begiratu, adibidez, Bergara. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:24, 8 ekaina 2018 (UTC)

Uste dut ez duzula ondo ulertu. Txantiloi honekin [[Txikipedia:Bergara|Bergara]] jarri beharrean {{txp|Bergara}} jarri beharko litzateke. Horrela loturak egiten ditu Bergara artikuluarekin Txikipedian baldin badago, baina ez badago, lotura bilatzen du Wikipedian. Adibidez {{txp|Vladimir Lenin}} jarrita, Vladimir Lenin lortuko dugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:07, 9 ekaina 2018 (UTC)
Uste dut baietz; beharbada, gaizki esan dut. Alegia, aurrerantzean txantiloi sistema zaharra erabili beharrean, berria erabili beharko da, hori da, ez?--Koldo Biguri (eztabaida) 10:10, 9 ekaina 2018 (UTC)

Txikipedia:Bergara/Ekonomia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo. Edozein aldaketa atzera botatzeko, ez duk beharrezkoa administratzailea izatea. Aski duk urrats hauek egitea:

  1. Lehengoratu nahi duan orrian, klikatu «Ikusi historia» fitxan (goian, eskuinean; agerian ez bazagok, klikatu «Gehiago» eta gero «Ikusi historia»).
  2. Orriaren aurreko bertsioen zerrenda agertuko zaik (datak eta egileak). Klikatu nahi duan dataren gainean (adibidez, 2018-06-12T09:49:38).
  3. Klikatu «Aldatu». Abisu hau azalduko zaik: «KONTUZ: Artikulu honen bertsio zahar bat aldatzen ari zara [...].»
  4. Klikatu «Aldaketak argitaratu», goian eskuinean.

Eta kito, egina duk lehengoratzea. --Xabier Armendaritz 2018-06-12, 21:35 (UTC)

Kaixo, lagun. Mesedez eskatu behar dizut konpontzeko Kleopatra VII.a artikuluaren Txikipediako bertsioa; Txikipedian "Kleopatra" da (eta hala jarraitzea nahi dut), baina berbiderapen bat ateratzen zait eta ez TXPko artikulua. Eta ez dut asmatzen konpontzen. Egingo duzu zuk, mesedez? Hau da, lotu WPko "Kleopatra VII.a" artikulua TXPko "Kleopatra" artikuluarekin.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:00, 13 ekaina 2018 (UTC)
Egina. Barkatuko didak, atzo ikusi nian gai honi buruzko hire mezua, baina astirik ez: lanez lepo ibili ninduan egun osoan. --Xabier Armendaritz 2018-06-13, 08:46 (UTC)
Eskerrik asko! Ikasi behar diat hori egiten. --Koldo Biguri (eztabaida) 08:48, 13 ekaina 2018 (UTC)

Itsaso Beltza eta Mediterraneoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo. Egia esan zalantzatzan egon naiz ni ere. Itsaso Beltzaren artikuluak begiratu ditut euskaraz eta gazteleraz eta hizkuntza bietan Mediterraneoarekin lotuta dagoela esaten du, baina Mediterraneoko itsasoak (gazteleraz Mares del mar Mediterráneo) kategorian sartuta dago. Agian, haurrentzako izanda, gehiegi ez nahasteko, egokiena Turkia Itsaso Beltza eta Mediterraneoaren artean dagoela esatea, hobe? Agian bai.

Txikipediako ekarpenei buruz, ba Zumaiako ikasleekin hasi nintzen eta arrakastatsua izan zenez urtero ikasle talde batekin Txikipediako tailer bat egiteko asmoa dut. Banuen nik neuk ere parte hartzeko gogoa baina ez nuen balizko proiekturik zapaldu nahi. Orain lehiaketan planteatu dela ikusita hiriburuen (eta herrialdeen) artikuluak egiteari ekingo diot. --Gartxoak (eztabaida) 16:46, 30 ekaina 2018 (UTC)

Kaixo Koldo! Ikusi dut Txikipediako Glasgow artikuluan Geografia kategoria gehitu duzula baina uste dut ez dela beharrezkoa, dagoeneko Erresuma Batua kategoria Geografia kategoria horren sustraian baitago. Wikipedian behintzat ez da komeni erro berdineko kategoria batean bi aldiz sartzea artikulua. Hemen azalpena. Gero arte. --Xabier Cañas (eztabaida) 12:29, 19 uztaila 2018 (UTC)

Ondo, ez nekien. Gainera, beste askotan ere berdin egin dut. Zuzendu beharko. Eskerrik asko abisuagatik. Oraindik gauza asko ditut ikasteko. --Koldo Biguri (eztabaida) 13:34, 19 uztaila 2018 (UTC)
Bide batez, zerbait egin daiteke orain Geografia kategoria barruan dauden pilak batera kentzeko? Ala banan-banan eta eskuz egin behar da? --Koldo Biguri (eztabaida) 13:37, 19 uztaila 2018 (UTC)
Bai, bi tresna nagusi daude kategoriekin lan egiteko, eta biak zure "Hobespenak" ataleko "Gadgetak" fitxan aktibatu ditzakezu:
  • HotCat: oso praktikoa baina banan-bana egin behar duzu aldaketa.
  • Cat-a-lot:aukera ematen dizu kategoria aldaketa masiboak egiteko. Kontu pixka bat izan behar da badaezpada ere hasiera, baina oso eraginkorra da adibidez kategoriak gehitzeko eta kentzeko aldez aurretik aukeratu duzun artikulu multzo bati (kategori jakin bateakoak, "nire ekarpenak" atalekoa, eta abar). Zera egingo nuke: Geografia kategorian sartu; Cat-a-lot ireki (behean eskuinean; gadget bezala aktibatu behar duzu aldez aurretik; hiriak diren guztiak aukeratu eta "-" ikurrarekin denei geografia kategoria kendu. Saiatu nahi baduzu eta asmatzen ez baduzu egingo dut nik. Ondo izan.--Xabier Cañas (eztabaida) 20:13, 19 uztaila 2018 (UTC)

Kaixo Koldo! Gauza bera gertatzen da Erresuma Batua artikuluarekin. Badago Kategoria:Txikipedia:Erresuma Batua izeneko kategoria. Kategoria hori Kategoria:Txikipedia:Europako herrialdeak barruan dago, eta azken hori, era berean, Kategoria:Txikipedia:Europa kategoriaren barruan. Ahalik eta kategoria zehatzena eman behar da (Erresuma Batua) gainerako errepikatu gabe. Ikus hemen. Gero arte!--Xabier Cañas (eztabaida) 09:50, 24 uztaila 2018 (UTC)

Adinaren ajeak izango dira, baina kategoriei buruzko artikulua irakurrita ere ez dut ulertzen nola egin behar den; edo, hobeto esanda, ez dut ulertzen nola lortzen den artikulu bat kategoria baten barruko azpikategoria batean agertzea. Beldur naiz ikasgai praktiko bat behar dudala (eta beste askok ere nik baino gutxiago ulertuko dutela, seguru aski). --Koldo Biguri (eztabaida) 15:43, 25 uztaila 2018 (UTC)
Laguntza orria ez da erabat argigarria. Saiatuko hobetzen egun hauetan. Lisboaren kasuan, hiru kategoria ditu: 1. Txikipedia, derrigorrezkoa Txikipediako artikulu kopurua kontabilizatu ahal izateko; 2. Europako hiriburuak eta 3 Portugal. Kategoriak adar nagusi batetik sortzen dira, besterik gabe "Kategoriak" izena duena, eta hortik, adarkatzen joaten dira. Adibidez, Lisboaren kasuan, adar nagusi bat Geografia da, horren barruan, "Munduko hiriburuak" azpiadarra dago, eta ere berean, azken horren barruan, "Europako hiriburuak". Beno, ba Lisboa adarrik zehatzenean jarri behar da (Europako hiriburuak) eta ez gorago dauden adarretan. Dena den, ea irailean topaketa egiten dugun eta aurrez aurre ikusterik dugun. Dena den, lasai egon kategoriekin, joango gara gutxinaka txukuntzen. Ondo segi!-Xabier Cañas (eztabaida) 16:15, 25 uztaila 2018 (UTC)
Ondo, mila esker ;) --Koldo Biguri (eztabaida) 17:18, 25 uztaila 2018 (UTC)

Astronomia orrialdea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Koldo! Aspaldi nenbilen pentsatzen Astronomia artikuluan egin dudana izan beharko litzatekeela eredua gai orokorretarako. Nolabaiteko sarrera eta, ondoren, aurkibide grafiko bat. Ea gustuko duzun! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:51, 10 azaroa 2018 (UTC)

Guau! Zoragarri gelditu da! Bikain! Eskerrik asko, bestelako kategoria batzuetarako eredua izan daiteke. --Koldo Biguri (eztabaida) 11:58, 10 azaroa 2018 (UTC)

Euskal/eusko auzia[aldatu iturburu kodea]

Gabon Koldo! Txokoan hasi dudan eztabaidan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko Politika Formaletan dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:22, 20 abendua 2018 (UTC)

Biderkatzeko taula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gorkaazk. Ez dut lortzen egin duzun artikulu honetako Ba al dakizu? taulan dagoen okerra zuzentzea. Badakizu zergatik ez dun onartzen zuk jarritako testua? Eskerrik asko.--Koldo Biguri (eztabaida) 10:18, 30 abendua 2018 (UTC)

Kaixo Koldo Biguri. 'Ba al dakizu?' taula hori antzeko beste taula bat kopiatuz egin nuen, (Ctrl-C > Ctrl-V). Ereduaren berdin-berdina egin nuela uste nuen, baina emaitza eskasa ikusita, taulak nik ikusten ez dudan errore txiki baina garrantzitsu bat duela argi dago. Hala ere, hurrengo wikilariarentzat lana hasita uztea erabaki nuen. Badirudi zuk ere ezin duzula nire okerra antzeman. Agian taula horren txantiloia sortu zuenari eskatu beharko diogu laguntza... Txokoan-edo. Gorkaazk (eztabaida) 19:23, 1 urtarrila 2019 (UTC)
@Gorkaazk:@Koldo Biguri: -> https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txikipedia:Biderkatzeko_taula&curid=853683&diff=6526935&oldid=6524514

Euskal baladen inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo! Euskal baladak artikuluan bibliografia atala gehitu dut. Gaztelaniazko Wikipediako artikuluko bibliografia osatu ostean geurera ekarri eta zertxobait moldatu dut. Joseba Lakarra eta Blanca Urgellekin batera, gaiaren inguruko liburu klasikoaren egilea zarenez, eta hemen ekarpenak egiten dituzunez, zerrenda horretan lanen bat faltan botatzen duzun jakin nahi nuke. Aldez aurretik, esker mila! Aihotz (erantzun hemen) 01:02, 20 martxoa 2019 (UTC)

Kaixo, Koldo! Ia hiru hilabete igaro direnean irakurri dut maiatzean idatzi zenuen erantzuna. Besteen "lankide eztabaidetan" erantzutea ez dugu beti betetzen eta hori dela eta gerta daiteke besteak ez jakitea erantzun diozun ala ez, ez baitu abisurik jasotzen. Horregatik, eta axola ez badizu, nire eztabaidara eramango ditut zure erantzunak. Gaiari helduta, pozten nau gehitu nuen euskal baladen inguruko bibliografia nahikoa dela jakiteak. Dugun artikulua patxadaz garatzeko asmoa dut eta horregatik galdetu nizun bibliografiaren inguruan. Eskerrik asko berriz ere! Ondo segi! Aihotz (eztabaida) 00:33, 17 abuztua 2019 (UTC)

Oin-oharrik gabeko irudiak[aldatu iturburu kodea]

Apropos jarri ditut oin-oharrik gabeko irudiak, estetikoki oso ederrak direlako horrela zurian. Ez dute zertan izan behar, atalean oso ondo adierazten delako zeren inguruan diren. Atzera bota ditut egin dituzun aldaketak.

Bestetik irudi guztietan <center> jartzea testua zentratzeko, eta testua <big> bidez handitzea ere ez dira praktika onak, nire ustez. - Theklan · Eztabaida · E-maila 17:35, 24 maiatza 2019 (UTC)

Ondo iruditzen zait. Zentratzearena eta letra handiarena, aldiz, ez dakit. Niri gehiago gustatzen zait, baina arazorik ez. Hori bai, ez dakit merezi duen beste norbaiti galdetzea. Zuk esan.--Koldo Biguri (eztabaida) 17:38, 24 maiatza 2019 (UTC)

Errusiako Iraultza artikulua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Koldo! Eskerrik asko hain azkar egiteagatik zuzenketak. Klase batean erabili dudan adibidea zen eta ez dut osorik moldatu. Hala ere, aipatu nahi nizun deepl eta batua erabilita egindako itzulpen bat dela. Pare bat zuzenketa baino ez dizkiot egin, baina Klexikonetik abiatuta egindako artikulua da. Nire ustez emaitza horren da bikaina, bide hau gehiagotan erabili dezakegula. - Theklan · Eztabaida · E-maila 11:13, 23 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

Bai, konturatu naiz edo imajinatu dut: artikuluak erabat zuen Klexikonen itxura. Beharbada aurreratu naiz eta zuk zenuen asmoa artikulua fintzeko; holakoetan, esadazu edo ipini "lanean". Eta itzultzaile automatikoek, eta Batuakek bereziki, oso ondo funtzionatzen dute testu ez konplexuegiak direnean; eta, beraz, Txikipediarako primeran joan daiteke. Nik ere egin dut probatxo bat hemen, hasierako zatian, eta aldaketatxo batzuk bai sartu behar izan dizkiot, testu apur bat "zurruna" geratzen zelako. Baina, hala ere, nahiko oinarri ona ematen zuen itzultzaile automatikoak. Koldo B.
Ez, lasai. Proba bat zen eta zuk amaitu duzu nik eskua sartu aurretik. Lan gutxiago! Klexikoneko artikulu batzuk errepasatu ditut eta guztiz inportagarriak dira guretzat modu horretan. Testu korapilotsuagoak, batez ere "komatxoen artean" gauzak dituztenak oso zail egiten zaizkiola ikusi dut. Baina gure kasu honetarako, primeran datorkigu. - Theklan · Eztabaida · E-maila 17:12, 23 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

Ez ezabatu artikulu horiek, mesedez. Eurekin eztabaidatuko dut eta mugituko ditugu Wikitekara. Unibertsitateko lan baten parte. Ezabatzeko aukera egongo da eztabaidatu ostean. - Theklan · Eztabaida · E-maila 23:20, 13 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

OK. Berez ez dira eduki entziklopedikoak. Hala ere, nire iritziz, onargarria litzateke alegia zahar horien testua duen artikuluak egitea, baldin eta benetako balio entziklopedikoa badute; hau da, alegia bakoitzari buruzko artikulu entziklopedikoa egingo balute, autorea, iturri bibliografikoak, gaiaren nondik norakoa, eta antzeko datuak sartuz gero, bai eta, bukaeran, alegiaren testua (nik batuaz egotea nahiagoko nuke) eta, ahal bada, soinu-artxiboa sartuz. Zer iruditzen zaizue? --Koldo Biguri (eztabaida) 10:30, 14 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]

Irudiaren tamaina[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Koldo. Irudiaren tamaina ondo dago. Ikusiko duzu azalean jartzerakoan. -Theklan (eztabaida) 15:51, 29 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

How we will see unregistered users[aldatu iturburu kodea]

Hi!

You get this message because you are an admin on a Wikimedia wiki.

When someone edits a Wikimedia wiki without being logged in today, we show their IP address. As you may already know, we will not be able to do this in the future. This is a decision by the Wikimedia Foundation Legal department, because norms and regulations for privacy online have changed.

Instead of the IP we will show a masked identity. You as an admin will still be able to access the IP. There will also be a new user right for those who need to see the full IPs of unregistered users to fight vandalism, harassment and spam without being admins. Patrollers will also see part of the IP even without this user right. We are also working on better tools to help.

If you have not seen it before, you can read more on Meta. If you want to make sure you don’t miss technical changes on the Wikimedia wikis, you can subscribe to the weekly technical newsletter.

We have two suggested ways this identity could work. We would appreciate your feedback on which way you think would work best for you and your wiki, now and in the future. You can let us know on the talk page. You can write in your language. The suggestions were posted in October and we will decide after 17 January.

Thank you. /Johan (WMF)

19:15, 4 urtarrila 2022 (CET)

Aupa, Koldo! Zalantza edo ez jakintasun bat daukat, eta laguntza eske natorkizu. Artikulu bat itzuli nahi dut, baina hauxe agertzen zait: media studies (Q165650), eta ez dakit nola sar naitekeen artikulura; lagunduko didazu? Mila esker, Joxan. Joxan (eztabaida) 18:11, 14 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]

Aupa, Joxan: "Media studies (Q..) hori wikidatako orri hau da: https://www.wikidata.org/wiki/Q165650
Ez dago euskaraz "Informazio-zientziak"; aldiz, badago "Informazioaren zientzia", baina (Q16387) kodearekin, orri honetan: https://www.wikidata.org/wiki/Q16387
Zehazki zer egin nahi duzu? Koldo Biguri (eztabaida) 18:58, 14 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Kasu honetan, artikulu hori itzuli, eta horretarako ingeles edo gaztelaniako artikulua ireki behar dut. Baina ikastea gustatzen zaidanez, beste artikulu bat ikusi nahi badut eta kodea baino ez badaukat, zer egin behar dut? Joxan (eztabaida) 19:30, 14 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Argiago jartzen saiatuko naiz. Zehazki itzuli nahi dudan artikulua "Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2022/06" orian agertzen den
  1. informazio-zientziak informazio-zientziak (Q165650) artikulua itzuli nahi dut, eta wikidata baino ez zait irekitzen.
Joxan (eztabaida) 19:34, 14 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Aupa. Arazo txiki bat dago: "Informazio zientziak" orria bilatu nahi duzunean, "Informazioaren zientzia" orrira eramaten zaitu (https://eu.wikipedia.org/wiki/Informazioaren_zientzia). Kontua da ingelesezko bertsioan bi orrialde desberdin direla: "Informazioaren zientzia" --> "Information science" da (erdaraz, "Ciencia de la información") , eta, aldiz, "Informazio zientziak" --> "Media studies" (erdaraz, "Estudios de medios"). Begiratu guztia eta erabaki behar duzu ea kontzeptu desberdinak diren eta euskaraz ere bereizi behar diren. Hala bada, arazoa da "Informazio zientzia" orrian berbidalketa bat egin dela, hain zuzen ere, "Informazioaren zientzia" orrira. Hori konpondu nahi baduzu, hauxe egin behar da: "Informazioaren zientzia" orria sartu, goian («Informazio-zientzia» orritik birbideratua) dioen lekuan urdinez ageri den izenean sakatu, #BIRZUZENDU Informazioaren zientzia ezabatu eta eduki berria idatzi behar duzu. Koldo Biguri (eztabaida) 19:55, 14 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Mila esker, Koldo. Poliki-poliki begiratuko dut, baina seguru asko zerbait galdetu beharko dizut, berriro. Joxan (eztabaida) 20:33, 14 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Arratsalde on, Koldo: Arazotxo bat daukat, eta ez dakit nola konpondu. Ea laguntzerik baduzun. “Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” artikulua sortu dut beste honetatik itzulita “Dia Internacional de la Eliminación de la Discriminación Racial”, baina azken horretan ez da agertzen artikulua euskaraz ere badagoela, eta, lehenengoan, euskarazkoan, alegia, ez da agertzen zer beste hizkuntzetan dagoen artikulua.
Hizkuntzen arteko lotura egiterakoan, hau da, “orria lotu” egiten dudanean, lotura gaztelaniazkoarekin egiten dut, eta gaztelaniazko artikulua irekitzen da euskarazkoaren beharrean.
Laguntzerik bai?
Mila esker Joxan (eztabaida) 20:44, 16 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Joxan, konponduta. Ez dakit zergatik, baina Wikidatan ez du jasotzen artikulua euskarara itzulita dagoela eta eskuz egin behar da hori. Horretarako, Wikidatara joan, bilatzailean ingelesezko artikuluaren izena idatzi eta beheko atalean artikuluaren hizkuntza-bertsio guztiak dauden zutabea editatu behar da "euwiki" sartuz eta artikuluaren euskarazko izena idatziz (idazten hastean automatikoki ezagutzen du, hala ere). Hori da dena. Ondo izan! Koldo Biguri (eztabaida) 10:54, 17 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko! Joxan (eztabaida) 11:50, 17 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]