Edukira joan

Gay-Lussacen legea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demonocrazy (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:31, 31 maiatza 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Gas idealen legea ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Gay-Lussacen legea Louis Joseph Gay-Lussac kimikari frantziarrak 1805ean formulaturiko legea da. Gas idealen legeetako bat da.

Legeak dioenez, gas baten sartu-irtenik gabe gasaren bolumena konstante mantentzen bada gas honen presioa eta gasaren tenperatura zuzenki proportzionalak dira. Hau da:

Ikurrak:

= Hasierako presioa (atm)
= Hasierako tenperatura (ºK)
= Amaierako presioa (atm)
= Amaierako tenperatura (ºK)

Gay-Lussacek ontzi itxi batean gas bat sartu zuen. Ontziaren azpian pizgailua jarriz gasa berotu egin zen eta ontziaren hormen kontrako presioa handitu egin zela ikusi zuen. bero iturria itzaltzerakoan presioa jeisten hasi zen hasierako egoerara iritsi arte.

Gasaren molekulak berotzerakoan azkarrago mugitzen dira eta beraz hormen aurka egiten dituzten talkak ugaritu egiten dira. Aldiz tenperatura jeistean molekulak moteldu egiten dira eta hormen aurkako talkak gutxitu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]