Apar
Aparra, bitsa edo haguna likido globularreko geruza bat da, lurrun edo gas bat biltzen duena.[1] Aparrak emultsioen antzekoak dira, bi sistemen ―hau da, likidoa eta gasa― fase sakabanatua inguratzen baitute adsortzio geruzek. Hala ere, aparrak eta emultsioak bi alderditan bereizten dira: fase sakabanatua gas bat da aparretan eta likido bat, berriz, emultsioetan; aparren gas burbuilak askoz handiagoak dira emultsioetako globuluak baino. Aparrak sistema koloidalak dira, gas burbuilak inguratzen dituzten geruzak oso estuak direlako; geruza horiek koloidalak dira edo geruzek propietate koloidalak dituzte.
Ozeanoetan ikusten den aparra, eta, batez ere, olatuak kostaldean apurtuz gero, burbuilen aglomerazio bat da, denbora laburrean irauten duena itsasoaren azalean, indar mekanikoek astinduta. Zenbait faktore kimikok edo fisikok sortzen dute itsas aparra: airearen eta uraren arteko aldea, uraren alkalinotasuna, uraren koloide diluituak, eta abar.[2]
Erreferentziak
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia > apar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
- ↑ German Portillo. (2019-06-05). «Itsas aparra: nola sortzen den eta zergatik agertzen den» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Andrew M. Kraynik, Douglas A. Reinelt, Frank van Swol Structure of random monodisperse foam.
- D. L. Weaire, Stefan Hutzler (1999) The Physics of Foams