Lankide eztabaida:Gotzon

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaxo, hasi berria naiz Wikipedian, eta oraindik tentuz ibili beharra daukat, formatuarekin ez nahasteko eta orriari egitura egokia emateko.

Ikusi dut arima karitatezko batek txukundu duela Némirovskyren orria, hasieran begi bistakoa eginez; izenaren segidan parentesi artean ipini jaiotza eta heriotza datak.

Mila esker, halako laguntzaz ikasten joango naiz pixkanaka.

Biografietan, «xxxx da / izan zen» jarri behar da[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gotzon. Ikusi dut hainbat biografiatan kendu egin duzula aditza «kazetaria da» edo «idazlea izan zen» moduko esaldietatik. Euskal Wikipedian, ordea, irizpidea aditza jartzea da. Beraz, ez kendu gehiagorik, mesedez; aditz horiek kendu ahal izateko, Txokoan irizpide horren alde idatzi eta wikilariak konbentzitu beharko dituzu. --Xabier Armendaritz 2012-02-15, 12:59

Kutxatekako argazkien lizentzia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Gotzon! Lan bikaina egin duzu Ategorrietako sarraskiaren artikuluan, ze ona! Gainbegiratu dut eta irudi batzuekin duda dut. Kutxatekak no-commercial lizentzia jarri die argazkiei, eta berez egilea orain dela 80 urte baino gehiago hil bada, erabil daitezke, ezin diotelako lizentzia hori jarri, baina kasu honetan ziur gaude horrela dela? Bestela, argazki horiek, zorrotz jokatuta, ezin dira igo eta arazoak egon daitezke.

El Gráfico ere igo duzu... hortxe dudak ditut. Uste dut igo daitezkeela, baina BNEren lizentzia horretarako zein den ez daukat argi. Konprobatu al duzu? Theklan (eztabaida) 17:33, 10 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]

Erantzuna[aldatu iturburu kodea]

Ustez, ez dugu arazorik Ategorrietako sarraskiaren artikuluan ageri diren irudiokin:

  • Guztiak dira Ricardo Martín argazkilariak eginak; bai Kutxatekatik hartutakoak, bai Mundo Gráfico aldizkaritik hartutakoak. Wikipediaren arabera, Ricardo Martín 1936an hil zen; beraz, 2016an bete ziren 80 urte hil zenez geroztik.
  • Biblioteca Nacional de España-ko hemerotekari dagokionez, nahiz aipatzen ari garen argazkien egilea, betiere, Ricardo Martín bera den, Aviso legal-ean dio: «Por tanto, y salvo que se especifique expresamente lo contrario, las imágenes en dominio público que se encuentren en el dominio bne.es están bajo una licencia de Reconocimiento CC-BY 4.0 o equivalente». Beraz, ez genuke arazorik izan beharko. Bertatik hartutako irudien oinean, berariaz aipatzen da BNEren iturria, badaezpada ere. Gotzon 2021-06-10 20:57 (CEST)

Egile eskubideen arazoa Mayi Elizagaren argazkiarekin[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gotzon:

Irudi honen bertsio berri bat igo nuen atzo eta 7 egunetan erretratu horrek benetan lizentzia hori duela frogatu ezean irudia ezabatu daitekeen abisua jaso dut.

Bila ibili naiz eta ez dut CC BY-SA 3.0 Moldatu gabeko lizentzia duen frogarik aurkitu. Irudian estekatzen den jatorria Koldo Mitxelena liburutegiko webgunea da eta honek CC BY-SA 4.0 Nazioarteko lizentzia du. Hori izan daiteke argazkia legezkoa dela frogatzeko bidea (lizentzia eguneratu ondoren)? Ez dakit, Elizagaren artikulua zuk landu zenuen (baita irudia igo ere) eta zuk zer egin jakin dezakezula pentsatu dut. Hala da? Bestela esadazu lehenbailehen mesedez eta Txokoan galdetu dezakegu...

Eskerrik asko zure laguntzagatik! --Txopi (eztabaida) 14:04, 2 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

Mila esker @Txopi, ikusi dut gaur goizean abisua, bai.
Irudia igo nuen, tentu handiz, jakinik ez duela CC BY-SA 3.0 Moldatu gabeko lizentzia argirik. Vida vasca izeneko aldizkari batetik hartu nuen, hori da KM Liburutegiko iturria, ez besterik. Paperetik eskaneatuta lortu nuen. Aldizkariaren zenbaki hori 1969koa denez, oraindik ez dago eskumen librean, noski.
Halakorik ez dut inoiz egin, lizentzia librerik gabeko argazki bat erabiltzea, alegia; lehen aldiz egin nuen Mayi Elizagaren kasuan, batera eta bestera itzuli asko eginda ere ez bainuen haren erretraturik aurkitu, ez lizentziadunik ez lizentzia gabekorik. Esango nuke hori dela ezagutzen zaion erretratu bakarra. Etsipen puntu batez igo nuen, bakarra zela jakini, ea irauten ote zuen.
Uste dut ez dagoela ezer egiterik, ezabatuko dute. Zer egingo diogu...
Hala eta guztiz ere, eskerrik asko laguntza eskaintzeagatik. Gotzon 19:05, 2 urtarrila 2022 (CET)
Ados, ulertzen dut diozuna. Eusko Ikaskuntzako webgunean argazki berdintsua aurkitu dut eta webgune horretako lizentzia CC BY-NC-SA 3.0 da. Agian jatorri hori jarriz gero Commonseko argazkia mantentzeko modurik egongo liteke? --Txopi (eztabaida) 18:29, 4 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Proba egin daiteke. Jarriko diozu zuk @Txopi, msdz? Gotzon 18:39, 4 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Kaixo! BY-NC-SA bada, ezin da. NC da arazoa. Theklan (eztabaida) 22:16, 4 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

«Etxabere arraza» eta «Arraza (etxe abereak)» artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Gotzon! Ideia bera izan diagu, nonbait, eta batera sortu dizkiagu bi artikulu horiek. Izenburuari dagokionez, «Arraza (etxe abereak)» izan behar duelakoan nagok: batetik, Euskaltzaindiak etxe abere edo etxe-abere onartu dik euskara baturako, baina ez etxabere; bestetik, arraza terminoari buruzko beste bi artikuluak «Arraza (giza sailkapena)» eta «Arraza (biologia)» dituk, eta komeni duk koherentziari eustea.

Edukiari dagokionez, nik Ingeles Wikipediako lehen bi paragrafoak hartu dizkiat, Wikipedia hori kalitatez hoberena izaten baita. Hala ere, ikusten baduk hik sortutako artikuluko edukiarekin osatu daitekeela, aurrera. Besarkada bat. Xabier Armendaritz 2022-12-20, 10:55 (UTC)

Erantzuna[aldatu iturburu kodea]

Mila esker, Xabier, mezuagatik. Bai, nahitaezko hamar mila artikuluen lasterka honetan, hirugarren aldiz gertatu zait lantzen ari nintzen zirriborroa alferrikakoa izatea, konturatzerako beste norbaitek artikulua argitaratua baitzuen. Oraingoan, gaitz erdi, artikulua bikoiztuta dago.

Izenburuari dagokionez, ados, bai; nik modu automatikoan hartu dut Hezkuntza atariko zerrendan behin-behinekoz ageri zena. Bai, noski, «Arraza (etxe abereak)».

Ongi iruditzen bazaizu, «Arraza (etxe abereak)» artikuluari paragrafo bat erantsiko diot, arraza terminoa giza espeziari aplikatzeari buruz. Mila esker! Gotzon 2022-12-20, 15:50 (UTC)

Desertzioa eta intsumisioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi dut ari zarela desertzio artikulua hedatzen. Intsumisio mugimendua Euskal Herrian landu nuen, eta bertan badago atal bat desertzioaren inguruan, akaso interesgarria da kopiatzea eta sinpleki zurean pegatzea. Theklan (eztabaida) 19:37, 1 urtarrila 2023 (CET)[Erantzun]

Mila esker, @Theklan. Zirriborroa idazten ari naizela ikusi dut hori; artikulu galanta, egia esateko. Herrialdez herrialdeko errepasoan, laburki aipatuko dut, bospasei lerrotan, ongi iruditzen bazaizu. Gotzon 19:58, 1 urtarrila 2023 (CET)[Erantzun]
Bai, oso ondo! Bertan jada irudi eta bibliografia daukazu landuta. Theklan (eztabaida) 21:00, 1 urtarrila 2023 (CET)[Erantzun]
Tira, uste baino luzeago atera da, azkenean, baina berridatzia dago Desertzio artikulua. Euskal Herriaren zatia eskasa iruditzen bazaizu, osatu pixka bat, @Theklan. Gotzon 17:27, 2 urtarrila 2023 (CET)[Erantzun]