Edukira joan

Haus of beats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demonocrazy (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:24, 1 urtarrila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Haus of Beats
Sortze urtea 2015
Egoera Aktiboa
Generoa(k) Musika elektronikoa
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Webgune ofiziala [1]
Haus of Beats irratsaioaren urteurren festa

Haus of beats musika elektronikoa sustatzen duen Bergarako (Gipuzkoa) kolektiboa da. Txapa irrati librean irratsaioa egiten hasi baziren ere, gaur egun diskoetxe gisa ere funtzionatzen dute.[1]

2015. urtean astero ordubeteko irratsaio bat egiten hasi ziren Txapa Irratian[2]. Batez ere kaleratu gabeko promo abestietan zentratzen da saioa, eta Bergarako irrati librean entzuteaz gain, Euskal Herriko hainbat irratietan ere zabaltzen da Arrosa Sareari esker.[3] Kartzela Zaharra gune autogestionatuan dute estudioa, eta bertako beste kolektiboekin ere elkarlanean aritzen dira.[4]

201-296 irratsaioetarako hainbat artistek azal gisa erabiliak izateko artelanak sortu zituzten, bakoitzak hiru sortzen zituen, guztira 30 artistatik gora pasa ziren ekimenaren baitan. [5]

2019an kolektibo moduan aurrerapauso bat ematea erabaki zuten, eta inguruko taldeen erreferentziak argitaratzeko zigilua sortu zuten.[6] Batez ere biniloak, kaseteak eta kamisetak banatzen dituzte.[7]

Erreferentzia Urtea Artista Diskoa
HOB001 2019 Telmo Trenor Heat Remixed[8]
HOB002 2019 Golden Gazelle & Cubo Profundidad De Campo[9]
HOB003 2020 Proceed Proceed EP[10]
HOB004 2020 Odøn Parasitic Fungi EP[11]
HOB005 2021 Phatal Besteon Kontuak[12]
HOB006 2021 Telmo Trenor Z8rtziko[13]
HOB007 2022 L'espoir Underground Insomnio[14]
HOB008 2022 Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor Paperezko Mila Eguzki EP[15]

Proiektuak hasieratik antolatu ditu zuzeneko askotariko emanaldiak. Haus of beats jaiak moduan iragarri izan dituzte, ohikoena Bergarako Kartzela Zaharrean (irrati librea dagoen gune autogestionatu berdinean) izatea da.[16] Horrez gain, beste jai askotan irratsaioko kideak ere "Haus of beats Dj" izenaren atzean aritzen dira musika jartzen.

Bestalde, BET (Bergarako Elektronika Topaketak) jaialdiaren parte ere badira irratsaioko kideak, eta lantalde osoa berdina izan ez arren, oso gertukoak dira bi proiektuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Haus of Beats musika zigilua aurkeztuko dute gaztetxean - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  2. Haus of Beats | Txapa Irratia 97.20 FM. (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  3. «Haus of Beats, Author at Arrosa» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Haus Of Beats» EITB 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  5. HAUS OF BEATS 201 | Txapa Irratia 97.20 FM. (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  6. (Ingelesez) «Haus Of Beats» Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  7. (Ingelesez) «Merch from Haus Of Beats» Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  8. (Ingelesez) «Heat Remixed [HOB001, by Telmo Trenor»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  9. (Ingelesez) «Profundidad De Campo [HOB002, by Golden Gazelle & Cubo»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  10. (Ingelesez) «Proceed EP [HOB003, by Proceed»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  11. (Ingelesez) «Parasitic Fungi EP [HOB004, by Odøn»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  12. (Ingelesez) «Besteon Kontuak [HOB005, by Phatal»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  13. (Ingelesez) «Z8rtziko [HOB006, by Telmo Trenor»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  14. (Ingelesez) «Insomnio [HOB007, by L'espoir Underground»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  15. (Ingelesez) «Paperezko Mila Eguzki EP [HOB008, by Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor»] Haus Of Beats (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  16. «Balza: "Klub txiki bat, iluna, soinu ona eta hori nahikoa da"» EITB 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]