Edukira joan

Rating (telebista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Armendaritz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:12, 28 abuztua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Iturria: El Francotirador

Ratingaren bidez telebista saio jakin bat ikusten duten edo telebista kanal konkretu bat denbora epe zehatz batean kontsumitzen duten pertsonen kopurua (audientzia) adierazten da. Kopuru numerikoetan ematen da, milioika ikusletan normalean, nahiz eta portzentaietan ere ematen den. Indizea kalkulatzerakoan lagin osoa harzten da kontuan, hau da, neurketan kontuan hartu diren telebista aparatu guztiak, itzalita zein piztuta egon. [1]

Kontzeptu hau share audientzia neurgailuarekin nahasten da maiz. Izan ere, rating-a eta share-a audientziak neurtzeko erabiltzen diren sistemak dira, baina neurketa hori egiterakoan hartzen den lagina desberdina da. Rating-ak neurtutako lagin osoa (itzaltako eta piztutako telebisoreak) hartzen du kontuan audientzia neurtzerakoan; share-ak ere kantitate bera neurtzen du, baina, piztuta dauden telebisten totala oinarri harturik. [2]

Beraz, neurtutako lagin osoa (itzalita zein piztuta dauden telebista kopuru totala) oinarri hartuta, programa edo telebista kanal konkretu bat ikusten dauden ikus-entzule (telebista) kopurutik lortuko dugu emaitza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cuota de pantalla. 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) Cristian; Abril, Rades 3; Am, 2014 a Las 9:21. (2014-02-22). «TV: ¿Cuál es la diferencia entre Rating y Share?» El Francotirador (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]