Edukira joan

Xin dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:11, 9 abendua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Xin dinastia
新朝
K.o. 9 – k. o. 23
Monarkia
Xin dinastiaren lurrak
Geografia
HiriburuaChang'an
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaKonfuzianismo
Historia
Aurrekoa
Han dinastia
Ondorengoa
Han dinastia

Xin dinastia (txineraz: 新朝; pinyinez: Xīn Cháo; Wade–Giles: Hsin¹ Chʻao²; euskaraz: «dinastia berria»[1]) txinatar dinastia bat izan zen (soilik enperadore bat izan zuen arren), 9tik 23ra arte iraun zuena. Mendebaldeko Han Dinastiaren ondoren eta Ekialdeko Han Dinastiaren aurretik izan zen poterean. Bi epeen artean Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu.

Xin dinastiako enperadore bakarra, Wang Mang (王莽), Wang Zhengjun enperatriz alargun handiaren iloba zen. K.o. 1ean Enperatrizaren iloba politikoa- Ai enperadorea- hil ondoren, Wang Mang boterera iritsi zen. Pertsonaganako kultu lantzen urte batzuk eman ondoren, azkenean enperadore izendatu zuen bere burua 9. urtean.

Xin dinastiaren enperadoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hilondoko izena

Wang Mang (王莽)

  • Agintaldia

9 – 23

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Goodrich, Chauncey S.. (1957ko uztaila). «The Reign of Wang Mang: Hsin or New?» Oriens (Leiden: Brill) 10 (1): 114–8.  doi:10.2307/1578760..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]